Goizueta (Nafarroa)

Kamioiak hildakoak biltzen

Kamioiak hildakoak biltzen Iruñean bizi zirela gerra hasi zen. Hildakoak non-nahi ikus zitezkeen. Kalean usain txarra zegoen eta kamioak hildakoak biltzen aritzen ziren. San Kristobalgo gotorlekutik hildakoak eskuak buruan zituztela eta hankan lotuta ekartzen zituzten. Oso gogorra zen hura ikustea; behin, Joakina negarrez hasi eta aitak etxera eraman zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GOI-017-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Iruñean bizi zirela gerra hasi zen. Hildakoak non-nahi ikus zitezkeen. Kalean usain txarra zegoen eta kamioak hildakoak biltzen aritzen ziren. San Kristobalgo gotorlekutik hildakoak eskuak buruan zituztela eta hankan lotuta ekartzen zituzten. Oso gogorra zen hura ikustea; behin, Joakina negarrez hasi eta aitak etxera eraman zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ordurako gerra garaia zen. -Bai, gerra garaia. Gizonak hillak ikusten nittun non-nahi. Nere aitautxia ospitalen zeon. Okerreko indizioa eman. Iltzeakin tetanoa sartu, tetanon kontrako indizioa ematen ziotelakon besten bat eman ta oso gaizki zeon nere aitautxia, Pako. Joten giñan egunero hura ikustera, izeba, bere ama ta ni. Dolores ta izeba joten zian. Ta usaia [hasten] zen, nabari izaten da hillen usaia ta aitta... Gero aittakin balin baniñon zeara, nola da, fruterira, “aitta ze usai dao?” ta “aurrera beitu Joakina, aurrera beitu” esaten zian. Ta gero ibiltzen zian zeak, kamioiak, hillak biltzen. Soldadu hillak eta edozein hiltzen zela ere, hillak biltzen kamioiak ibiltzen zian. -Iruñean hori? -Iruñean. Ta gu’re oroitzen [...] gure aitta zena ta ama zena abiso in zutela leihon paretikan obek kentzeko edo iñor baldin bazeon leiho paren ez jartzeko edota nola obek hartuta baztertzen aittu zian, tiro soiñu [...] ibili zian. Eta Sankristobaldikan gizonak, jendek, nola ekarri zituzten, eskuk burun zituztela ta hankak lotukin. Hankak lotuk, katek bata besteari lotuk ta, krikiti-kraka, hiltzera eramango zituzten seguraski haik, e. Norabaitt’e behintzat eraman zittuzten. Ta ni negarrez ta aittak hartu ta etxera eraman. Haik ikusi ta negarrez hasi ni ta aittak hartu ta etxera eraman. -Uf! A ze oroitzapenak bost urtekin. -Bost urtekin bai. Ze txarra. Hogeita hamaseiko urtea baitzen, gerra.

Egilea(k): Koldo Leunda Beloki

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia