Kamioiak hildakoak biltzenIruñean bizi zirela gerra hasi zen. Hildakoak non-nahi ikus zitezkeen. Kalean usain txarra zegoen eta kamioak hildakoak biltzen aritzen ziren. San Kristobalgo gotorlekutik hildakoak eskuak buruan zituztela eta hankan lotuta ekartzen zituzten. Oso gogorra zen hura ikustea; behin, Joakina negarrez hasi eta aitak etxera eraman zuen.