Umea izan berritan teila azpitik ezin atera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GOI-017-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Hiru urte zituela Goizuetara joan ziren bizitzera. Goizuetako Aitasemegi auzoan dagoen Atataborda baserrian pasatu zuten urtebete eta han jaio zen seniderik gazteena. Lau senide ziren, hirugarrena bera. Ume jaioberria hartu eta zapi batekin teila buru gainean lotuta zuela joaten zen bere ama arropak garbitzera. Umearen ama ezin zen etxetik atera elizara joan aurretik eta ezin zen teila azpitik atera.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 15a
- Iraupena: 0:01:21
- Erref: GOI-017/002
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Jaiotzak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
-Etorri giñan Atatabordara. Atatabordan jaio zen Felixiana.
-Atataborda non da?
-Goardi borda erabiltzen dun hori, Atataborda.
-Leitzan ez da?
-Ez, hemen Goizuetan eta Leitza, Atatabordara etorri. Hor jaio zen Felixiana.
-Zenbat senide ziñaten?
-Lau.
-Ta zu zenbagarrena ziñan?
-Ni hirugarrena. Ta ama zena etortzen zen, Felixiana txikia zula, teilla burun hartuta. Teilla burun hartu, pañuelokin lotu ta arropa garbitzera akolara.
-Zer dela eta teilla burun?
-Eliza sartu baiño leheno ez baitzun libre izaten, lehengo legea baitzen. Gurasok eliza sartu baiño leheno, haurran gurasoa etxetik atera ezin. Teillan azpitik atera ezin. Ta teillakin aritzen zen babarruna biltzen nere ama zena, teilla burun zula, bai.
Egilea(k): Koldo Leunda Beloki
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!