Maistraren makilkadak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GIZ-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolan hamalau urtera arte ibili zen Jabier. Neska-mutilak elkarrekin ibiltzen ziren. Maistrak makilak izaten zituen eta jo egiten zituen. Isilik eta zuzen egon behar izaten zuten ikasleek. Jesusek bere lagun bati gertatutakoa kontatzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko abuztuaren 08a
- Iraupena: 0:03:57
- Erref: GIZ-001/005
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Jabier: Lehen, nire aitte zanak esaten eban hamaika urteaz urten ebala berak eskolatik. Nire aittek, e! Mil novecientosen jaixue zan ta mil novecientos oncera arte ibili zala eskolan. Zortzixen sartu ta hamaikan urten, hiru urte. Juten zanin. Beti ez. Gero, gure denporan atzeratxuau. Nik hamalauaz. Ya hamalauaz urteten badozu eskolatik, ya hasten zara beste biher baten, ya… enpresie han daukozu: hau. Enpresie, gure enpresie hauxe izen da.
- Klaro, basarrixe.
- JA.: Ordurik neurtu ez ta sueldorik markau ez. Gauza bi onak. Ordurik ez markau, e! Ordue… ekin! Egunero. Ta sueldue zenbat irabaziko dozu, hori gero ikusi.
- Irabazi ezkero.
- JA.: Zeozer… gosiek ez gaittu hil ta, artue edo garixe edo zeozer.
- Ta nungo eskolara juan ziñien? Hemen egon zan?
- JA.: Bai, bai, ordun bai. Ordun eskolia… bai.
- Berton, Okamiken?
- Jesus: Herrixen. Herrixe, badakizu…
- JA.: Hor, herrixen, Gizaburuaga. Asko umetan ordun eskolan!
- Gizaburuagako danak bertara?
- JA.: Bai! Berrogeta hamar be igul maistra batek.
- Neska ta mutil?
- JA.: Bai, danak nahaste.
- JE.: Danak, danak.
- JA.: Jesus! Ernegau erain maistrieri…! Egurre…
- Ordun alkarregaz ibili ziñien eskolan?
- JE.: Bai.
- JA.: Apur bat bai.
- JE.: Baiña…
- JA.: Azkenengo urtetan hau ez.
- JE.: Ni zahartxua nitzen ta.
- JA.: Lau urte da zaharrao.
- JE.: Edo urtebete ariñao urten. Ta holan.
- JA.: Maistriek ordun egurre [eukitten eban], palue edarra ta biher be bai. Hamen mahaixen [ganien…]. Palo bat ez, bi-hiru, urretx palo edarrak!
- Bai?
- JA.: Bai. Bai emon be! La ostra! Ta indar askoko maistrie egon zan hamen, bertoku bat, bertoko alabie. […] mekauen, harek baeuken indarretan…! Ta Hak emon haretxeaz eitten eban, e! Hak indarraz. Harek txingak eruten zittun gero 50 kilokuk hartuta, aurrera! Ta hak badakizu zelako egurra emoten eban? Ostras!
- Zer dala ta?
- JA.: […] ixilik, zuzen! Gauza haundirik biher ez hak.
- JE.: Batzutan kulpiaz jo barik apartau, baiña beste batzutan kulparik barik hartu bihar. Hori guri pasau jakun. Nire lagun bat… orduen sei-zazpi urteaz-edo sartzen zan eskolara. Ta ni baiño gaztetxuaua da ha ta hori sartu zan eskolara ni eskolan sartu ta ez dakit sei hilebete igul egongo nitzen. Ta hori lehelengo egunien sartu zan ta guk ez gendun… ez gendun… ze ordu ta ze istori, bestik juten zienien, olgetan baebizen, orduntxe segidu eureri eskolarako. Ta eskolara sartu ta gero, […] ta atien osten plantau, atien ostien plantau bera ta gu goittik behera, […] behera, plantau zan atzien ta tanka-tanka-tanka-tanka urretx paluaz danori golpe bana. Ta hau nire… hau […] orduntxe jun zan eskolara ta…
- JA.: Lehelengoz, ezta?
- JE.: Lehelengoz. Ta hau jo ebanien puntie apurtu jakon zerari, urretx paluari, ta orduntxe amaittu zan jo biherra.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!