Getaria (Gipuzkoa)

Getariako jaiak

Getariako jaiak <p>Getariako jaiak aipatzen ditu Jon Anderrek pasarte honetan, orokorrak eta auzoetakoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-033-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Getariako jaiak aipatzen ditu Jon Anderrek pasarte honetan, orokorrak eta auzoetakoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai…
- Salbatoriak, San Antonak…
- San Antonak. Bi garrantzitsuenak hoiek. Geo, auzo bakoitzian´e bazauden, ez? San Prudentzion San Prudentzio jaiak, Askizun San Martinak, Mian San Ixidro uste diñat diala… uste diñat, bai. Eta… Baiño, bai. Ta auzoik garrantzitsuenak edo handidxenak behintzat Askizu ta zea. Ta aurten´e duatloi bat´e antolatu diñe ta beti eoten den festa ta mus txapelketa ta holako gauzak. Eta bertsolaiak´e bai San Prudentzion. Ta nik uste diñat… bai, ondo, ondo, festa politak diala. Eta ez igual salbadoretako… salbadoriak dakaen indarrakin, baiño bai, festa politak diala.
- Ya hor, salbatoretan zea iten da, desenbarkua ta konparsak´e bai ta…
- 2018dxan den zea, desenbarkua, Elkanona.
- Aber ta kontatu hori pixkat zer dan. Nik, zarauztarra izanda, badakit, baiño beste toki batzutan ez dakie.
- Bai, bueno, hor Elkanon “lehorreratzia” esaten den ofizialki, desenbarkua deitzen zakona, eta desenbarkuan, bueno, ba, ospatzen den, ospatu edo.... bai, gogora ekartzen den nola 1522yan, ba, Elkanok ba munduai buelta eman ta geo ta bere 17 tripulantiakin etorri zala ta bat eta beste. Eta antzezlan bezela oso polita den, hori dudaz kanpo zeon. Etortzen den ta barkuan bere hogeita bat [...kin] ta… Ez? Kañonazuak eta bat eta beste. Sartzen den barkua, danak erropa... halamoduz jantzita, itxura emanaz munduai buelta…
- Emanda.
- … zatoztela. Ta poliki-poliki ta musika ezpezial batekin, ta zea ta, jo, oso… ba, bai, polita den, deigarriya den. Baiño… baiño bai... Lau urtian behin iten den ta jende dexente etortzen den egun hortan, jatetxiak ere nahiko beteta egoten dittun /egotentxun/ eta bat eta beste. Eta ondo. Azkenian getaiarrak ondo ezautzen diñun /ezautzeiñun/ festa bat den. Batzui gehio ikutzen zion barrua, bestiai ez hainbeste, baiña, bueno, bai, polita baden ikustekua.
- Parte hartzeko tentaziyoikan edo…?
- Ez.
- [...] o bai o ez o…?
- Hasteko, ezin detelako.
- Ez?
- Ez, hor iten diñe /iteiñe/ familiko... hamazazpi tripulantiana ematen den, ba, bueno, semiai o illobai o… hola den, ez? Titularidadia zakan ertentzen dan horrek.
- Baiño nola garai hartako familitako…?
- Ez, ez. Hori izango den /izangoen/, ba, aurrenengo aldiz in zuenian /intzuenian/, gutxi gorabehera in zuenan senitartekuak o... uste diñat, e! ez pentsa, ez askoik fiatu.
- Osea, ez dala jun ta apuntatu.
- Ez, ez, ez, ez, ez. Ta geo iten ziñenan hor geo bost kontinentetako… Gero iten diñe aurrena itxasoko parte hori bezela eta gero berriz eleizan sartu ta eleizan meza bat eta ez zekiñat ze... amabirjiñai ofrenda-o ingo zione. Eta geo, bueno, aldatzen dittun /aldatzetxun/, jazten dittun /jaztetxun/ ondo ta Carlos I, Carlos V o ez zekiñat hoitako batei…
- [...]
- Bai, bai, “primero de España, quinto de Alemania” edo ez zekiñat, hura, uste diñat hura zala. Eta harei zea bat, bueno, ez zekiñat ze eskatzea o bere balentrian berri ematea o ez zekiñat ze. Eta hor bai iten lunan lehen herriko emakumeik ederrenak o aukeratu; behintzat bihatzakin aukeratzen ziñen. Nere ama atera lunan bere garaian, Ozeaniako… Osea, bost neska, kontinente bakoitzeko bat. Nere ama atera lunan Ozeania, bere garaian. Eta gaur egun aldatuta zion hori. Aldatu diñe oan dala… oan dala lau bat urte edo zortzi bat –ez zekiñat–, azkeneko bi alditan behintzat. Eta oan uste diñat zozketa iten duela. Baiño…
- Zozketa. Oseake, nahi duna apuntatzen da?
- Ez zekiñat apuntauta dan eo zozketa iten diñen edade batetik edade batea bitarteko neska…
- Eta neskak bakarrikan, ezta?
- Bai, bai, bai, hori bai.

Egilea(k): Manex Ibarbia Garmendia (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia