Getariako kale-baserriak. Baserritarrak itsasoan lanean eta arrantzaleak lurra lantzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-021-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko apirilaren 30a
- Iraupena: 0:01:43
- Erref: GET-021/003
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Herriaren nortasuna
Transkripzioa
-Eta esan diate kale baserriyak eta izaten ziala Getaiyan...
-Bai, hemen bertan’e bai.
-Bertan, Katu kalian?
-Bai, Kato kalian’e bazan. Kale basarriyak, joño, bi ganao, txarri bat, zukaenak, hemen’e bai, goiko kalian’e bai.
-Goiko kalian’e bai, Elkanon’e bai...
-Ez, hemen ez, ez, hemen ez.
-Baina Aldamar kalian, Katu kalian bai.
-Kato kalian bai.
-Zer zan, zer zeon, bakarra?
-Ez, geyo bazian, hayek, bat Higinionekua, bestia Larrakonekuak… Oaindik bizi dia, e? Bi hoyek, bi hoyek zian.
-Eta ganaua eta . . .
-Bai, bi-hiru ganao. Ta gero, ba, souak. Nola ez zan, esto, udan ta atunetan eta azkar bukatzen huan, ba denbua izaten huan orduan lehorreko lanak egiteko ere. Oain ez zeok holako denboraikan.
-Eta orduan izaten zian lehorreko lanak ere bai, baiña itsasuan ere ibiltzen zianak.
-Bai, bai, itsasuan ibiltzen zianak.
-Eta soruak eta bertan?
-Ez, souak pasa egin behar. Beno, gero gendun San Anton mendidxan arrantzale danak puxketa bana.
-A! Zuek’e bai!
-Bai, bai, bai, dan-dan-dan-dan-danok. Familiya guztiyak. Ustez gaiñea kendu zanean ustez betiko jana kendu zala Getaiyan, ta patata, patata bakarrik zan: patata, tipula, arto pixka batzun batzuek, hola kale basarríya zunak eta bestelakoik ez.
-Eta kendu zanian jendia keja?
-Izugarrizko keja. Problematika izugarriya izan zan.
-Bai, bai, eta zuk, hori ere ezagutu dezu . . .
-Bai, bai, esaten det, geuk bagendun ta.
Egilea(k): Jesus Iribar
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!