Getariako jatetxeetan arraina nagusi: bisigua, legatza, barbarinak, panekak...
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko apirilaren 30a
- Iraupena: 0:02:55
- Erref: GET-020/010
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Aisia » Taberna giroa » Tabernak eta jatetxeak
Transkripzioa
-Nola egiten da bixigua?
-Bixigua nola egiten dan?
-Erretzeko?
-Ez, eske batzuek esaten due Bizkaian eta “a la espalda” ta eiten duela, baiño hemen ez, hemen bixigua ba hartu eta, o sea garbitu ta sare batian sartzen da; bueno, besugera batian eta horrela ia parrillan, buelta ta buelta, eta gero sukaldera eraman ta ereki eta erdiko hezurra kendu eta orduan refritua bota, o sea, olidxua ta binagria, piper pixkat eta baratzuiyakin, eta refrito hori hartu ta listo. “Más al natural, imposible”. Eta gerora hasi zian beste jatetxe batzuek ia, igual adibidez, badakit nik, Elkanoko arran... Elkano, eta igual hari ere iten baldin badiozu, restaurante Elkanoko Pedro eta nere gizona joan zian alkarrekin kanpoa, “en los años de”, krisisa zan orduan ere, cincuenta y ochoko krisisa. Zu jaiyo gabe eongo ziñan artian baiño. Eta handikan etorri zian eta nere gizonak jarri zuan Elkanokuakin taberna txiki bat. Baiño gero, handik urtebetea, ezkondu ta ia gure itxea etorri zan. Eta Pedro Elkanokuak jarri zuan, leheno dana bixigua, bixigua, ta kogotia, lehendabiziko aldiz, porque leheno egiten omen zan... Eta gustatuko litzaidake harei ere eitia entrebista. Brigido nere laguna da, ta guria ere bai, eta lehendabiziko aldiz legatza leheno burua ta ez zan estimatzen, ta beai okurritu ba legatz burua eingo det, kogotia, gero harrezkeo beste gauza geiyo, ta gero rodabaillua ta lenguadua ta horrela. Baiño kogotia harek jarri zuan lehendabiziko aldiz. Bai, gure itxian eta artian bixigua ta bixigua, ta horrela, baiño.
-Eta bestela, rodabaillua ta lenguadua ta horrelakuak izaten zian edo?
-Rodabaillua gutxio izaten zan, lenguadua bai, rodabaillua pixkat gerotiyoa bezela edo. Bai.
-Eta bestela, zein arrain izaten zan?
-Bueno, gero...
-Bixigua neguan izango zan?
-Bai, bueno gero antxua asko ematen zan, antxua prejituta, sardinak erreta parrillan. Antxua prejituta, edo egosita edo horrela, baiño sardiñak berriz parrilan, banaka-banaka inda ta. Hori sardiñakin'e asko egiten zan lana.
-Eta barbaiñak edo?
-Baita ere, bai, bai. Paneka..., pixkat hola prejituta eta horrela baiño, bai, barbariñak eta ere bai, ta itxaskabrak eta, bueno, danetikan, danetikan.
-Hemen bertan, itsasoa bertan.
-Bai, eske harrapatu eiten zuen. Oain berriz, azkenian antxua ere ez dakit zer ikusi biar deun hemen. Atuna ere lehengo urtian ondo baiño beti ez da ondo izaten eta.
Egilea(k): Jesus Iribar
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!