Lehen etxerako lain egiten zen txakolina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-018-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko azaroaren 18a
- Iraupena: 0:02:26
- Erref: GET-018/004
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Eta garai hartan, e, mahastiyak eta bazian?
- Mahasti gutxi. Gurian beti ezautu det, e! Hamen [atekun] ta hor puxketa, beti. Nik hoi beti ezautu det. Hor beste puxketa, ta hemen Agerrekuak beste puxketa hor pixkat hauntxio. Etxetxo pixkat aurrexio. Puxketak, [bujoi] bat eo bi, o… ta gehiena itten zuenak lau o bost eo. Tankera hori.
- Baiña holako…
- Oooooo! Hau uain jarri da, e! Oaiñ hamar urtetik aurrea jarri dia habek, hamar hamabi o urtetik honea jarri dia mahasti habek. Ta dana mahastiya ta. […], gu hemezortzi… ez dia hogei urte o zer dia jarri gendula. Ta beti igual zan. Hor behian jarri gendun aurrena, ta geo pixkat xabalo. Geo hau, geo han goien, aurrea.
- Eta mahastiyak ordun? Txikiyak, baiña baserri…
- Mahastiya hauxe, hamen ataian.
- Baiña basarri gehienetan, ez?, izango zan txakoliña ta…
- Bai, gehienetan. Gehienetan puxketa bat, puxketa bat itxeako. Milla litro o, o bostehun litro o… txakoliña, puxketa. Gehienetan bai, danian hemen eongo zan.
- Eta oaingo tankerako mahatsa ta mahastiyak, o…?
- Mahatsa iguala.
- Iguala. Klasia iguala.
- Iguala. Iguala mahatsa. Baiño mahastiya, bueno, Jesus, Maria ta Jose! Ta mahastiyan uain lana dana prepaatuta, ondo jarri dittue terrenuak. Tratoria azpin ibiltzeko, sulfatua emateko, bitzeko, geo atxurtzeko. Ta ondo jarrita. Geo, lan gutxi in. Eoso, lana erraz in. Ta geo itxian leheno berriz barrikak’e… egurrezkuak zian, gaur berriz inoxidabliak. Ta, puf… Haiei’re hustutzen zinian, garbitu in behar ondo, ondo sekatu. Ta geo hillian behiñian [behittu] ta metxak erre ta behera ta, lizundu iten bestela, ta. [Hontutzen] gero, erariya ona ateatzeko ta. Ateatzen ez zunak, erariya gusto txarrekua ta. Danetik. Ta habek, berriz, inoxidablek, puf!, betetzen dituzu, ta gaiñea nahi…, tapak dauzke batzuk. […] bai ba, baldin baukazu hamar milla litro, o hogei milla litro, ehun milla litro ta gehio itten dituenak eongo dia, ta berrehun’e bai, e!, harrapatzen dittuenak. […] mahastiyak, txomin-ta-tarren mahasti ikaagarrik dauzke hoiek ta. Barrikak badabe, ba, milla litrokuak ta erdiraiño betetzen da, erdiraiño. Ta, tapa ra! behera bajatu, haizia eman ta itxita geatzen da. […]. Gustatzen dunak ri-ra! pixkat mangera pasa, ta libre!
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!