Getaria (Gipuzkoa)

Lehen lan asko txakolinak; azpi guztia aitzurtzen zen

Lehen lan asko txakolinak; azpi guztia aitzurtzen zen Lehen mahastiak baxuagoak izaten ziren orain baino. Azpia garbitu egiten zitzaien eta sail guztiak aitzurtu egiten ziren. Gaur egun botika botatzen zaio garbi mantentzeko. Lan handia zuen lehen txakolinak. Sulfatoa ere bizkarrean potea hartuta eman behar izaten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-018-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen mahastiak baxuagoak izaten ziren orain baino. Azpia garbitu egiten zitzaien eta sail guztiak aitzurtu egiten ziren. Gaur egun botika botatzen zaio garbi mantentzeko. Lan handia zuen lehen txakolinak. Sulfatoa ere bizkarrean potea hartuta eman behar izaten zen.

Transkripzioa

- Kontatuko diazu lehen-lehen, e, mahastiyak eta nola zaintzen zian urtian ziharreko lana zein zan?
- Leheno mahastiya, gaiñea baju, bajuak, azpin launa justu samar. Oain hori goian altu, ba al dakizu ze altura daken oain? Leheno baju…
- Eta garbitu iten zian, e, urtian zihar, e…
- Baai!
- …udabarriyan eta?
- Moztu, lotu, ta geo belarra atxurrakiñ eo segakiñ eo ebaki, ta geo neguan dana atxurtu. Atxurra, bi hankeko atxurrakin, dana […], dana atxurtu, e! Oaiñ hori’re ez dao. Oaiñ rotadorak dauzke, ta ra-ra-ra, atxurtu. Gaiñea zotza’re botatzen badue, makinak, este, jata bertan txikitu ta dana deseintzen due bertan. Ta geo rotadorakin danak atxurtu, ta beste batzuk dazke oain rotadora berriyak dia habek. Hola sartzen diyoe, ta blak!, lurra jotzen due, tzau! Ta hau hobia, hori, neetzeko hori. Zaiña gutxiyo ebaki, ta… Baiño leheno… ta, atxurrian! Zeatik, hoitik galdu zian beak, mahastiyak, atxurreako’re iñor ez. Ta belarra, mahastiyan gora belarra. Ta oan belarra, botika hau, oan daon botika hau ez baleo, geue itxian aurrena dala, mahastitik gora belarra, e!
- Bai.
- […], ta hau bezela, garbi-garbi-garbi. Ta, leheno ez zan hori.
- Eta ordun, garbitu ta jorratu ta, neguan izaten da?
- Leheno bai…
- Izaten zan?
- Leheno bai.
- Eta udaberriyan ezer ez?
- Udabarriyak, ba, atxurtu ta lurra. Ta geo udaberriyan ibilli xoxe, baiño pixkat atxurra in ta berdindu, lurra erre, dana hondarra bezela jarri ta.
- Eta udaran?
- Geo, mahastiyak galdu zian, e! Geo galdu zian mahastiyak, bai, ba, iñor ez. Atxurtu in behar, lotu in behar, geo sulfatua eman behar, gaiñea sulfatua’re hola, bizkarrian, hola eman behar. Jode! Ba la dakizu ze… Oaiñ ya segi zazu hoiei, potua hartu bizkarrian ta, saillai ematen… Bueno! Ta oaiñ’e hor, hasi gaur eta hamabost eunian eunero jardun hamabost eunian, ta hamabost eun o eman ordu, berriz atzian lixto, emateko berriz’e. Berriz’e sulfatua, saillak, saillak duzkenak, Jesus! Ta uaindik aldauta dao hori’re. Oaiñ ya ez dakit.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia