Goizeko ordu txikietan despeskara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-016-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Txiki-txikitatik ibili izan zen antxoa-lanean. Mahaira ez zen iristen eta harri bat jartzen zuen oinen azpian. Goizeko ordu txikiak izan arren, baporea etortzen zenean antxoarekin despiskara (arrainak saretik libratzera) joan behar izaten zuten. Hasieran despiska txalupan egiten zen, baina gerora moilako arranplan, denak ilaran jarrita. Despeskako arraina ("mallakoa") gehiago ordaintzen zen.
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko azaroaren 16a
- Iraupena: 0:03:40
- Erref: GET-016/020
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo) , Itsasoa » Lehorreko lanak » Lehorreko lanak
Transkripzioa
- Zu ibilitakua zea antxoa lanian ta?
- Bai. Ni antxua lanian, bai, txiki-txikitatik, harridxan jarri ta burua kentzen. Mahaira ailleatu ezinda, harridxa jarri, ta...
- Harriya jarri iyotzeko?
- Hankian, azpidxan ta. Bai, bai!
- (A2) Baiño hi gutxiyo […].
- Ez, nik’e in niñan! Hi haiz geo jaidxua…
- (A2) Esaten diñat…
- Hi ez haiz… ez! Eon hai ixilik! Hi zazpi urte ni baiño gazteo haix. Ta zazpi urtian badakin, ni hamarrekin hasi banitzan’e, zortzikin hasi banitzan’e, hi […] akordatzen. Ta hik nahi den esan ni honea etorri nitzala geo Karmenena denda ta dendan eoten nitzala. Ta habek ibiltzen hitunan, ba, despeskan. Ta ni’re despeskan jun izanda natxion. Gitxi, zuek gehidxo. Ni gitxi. Hemen etorri ta nik zazpitako denda ireki behar niñan, ta. Poz ederra’re ez […], esnatu ta, “ze ordu ete da?”, ta… Askotan, esateako, goizeko ordu bitan igual txalupa etorri zala ta despeska, antxuai burua, zea, kentzea, saretikan ateatzea. Despeska esaten zan, motor txikidxai ta. “Oi, zazpirak! Ez zianen deitu gaur itsasoa […]”, gaztetasunian, lo iña, behintzat.
- Bestela ze pasatzen zian?
- Jun in bihar? Zeara…
- Baporeta?
- Bai.
- (A1) Despeska.
- Baporetarik etorri ta…
- Bai, deitu. Moillan hasi zian geo sariak ateatzen. Ta moillan zanian, juten gitxonan. Bestela mariatu iten.
- (A2) Aitu, baiño hik gitxi in den hura, e?
- Nik gitxi in diñat, baiño in niñan. Zuek asko. Bai, ba! Zuek asko.
- (A1) “Otra época” zuk ama.
- Bai, ba, “otra época”. Ni orduan hemen nitxonan, ta. Ni’re hemendik arratsaldian jostea igual juten nitxonan. Goizian in ta geo arratsaldian jostea. Ta geo fileteta jun nitxonan, pixkat, filete itea’re. Ta geo Karmen’e gaixotu nunan, ta… ezin jun. Ta geo nere kontura jarri nitzanian berriz’e gitxio, ta, ez al dakizu, ba?
- (A2) En fin, en fin… Guk’e in deu nahikua.
- Eta despeska moillan izaten zan? O… motor txikiyan?
- Aurrena iten zuen motor txikidxan bertan.
- Bertan.
- Baiño geo hasi zian, han arranplak izaten zian, ba? Moillan, bajadakin, arranpla esaten zakoe. Ta han sariak atea ta han geo filan-filan-filan jarri eta otarra jarri, ta han buruak hara. Antxua hara. Ta hutsa hara. Antxua geo idxo, ta horrela. Ta orduan jende asko juten nunan porke mariatzen zianak ez zitxakaen han juteik baporian, ta txalupian’e gitxi jendia kabitzen, motorretan’e. Motor txiki hoidxetan zenbat jende kabituko nunan, ba?
- Ta moillan bai.
- Moillan bai, filan, ta.
- Bertan, lurrian jarrita, o?
- Ez, tente, tente.
- (A2) Ez, ez, ez. Tente jarri eta guk bota. Bueno, atea…
- Atea…
- Tente, tente. Oan hainbeste kopla, kopla, ta orduan ardo goxua ta horrela partitzen zuen. Ta danak ardo goxo hori erateko zai. Ta in zazu kontu! Antxuei burua kendu, dana eskamez beteta. Lehenguan eon nitxonan dendan esaten. Danak baso hartatikan ta zea eraten, ardo goxua. Gure umiak eramango ziyoen [eralontziya], galdezka […]. Jesus!
- Eta hori gabian izaten zan, ez? Gabaz.
- Ez, goizaldea.
- Goizaldian.
- Goizaldea… Arratsaldian, goizaldea. Ordu bidxak o, bostak o…
- (A2) Eske, goizo ertetzen zuen, e!
- Bai.
- Bai.
- Oain ez liake, ez litzake iñor jungo.
- Goizeko hirutan ta lautan ta …
- Honbre! Parranda bai, baiño! Ezta pentsatu’re!
- Eta apreziatua zan despeskako antxoa hori?
- Bai! Gehidxo paatzen zuen, e!
- Gehio?
- Bai! Arrai hori gehidxo paatzen zuen. Nik ez dakit zergatik zan maillako arraidxa, “malla”, maillako arraidxa esaten zan, garestidxo zan […].
- (A2) Bai. Hobeto etortzen zan, ta hobeto jarrita ta…
- Ondo paatzen ziñenan, ondo paatzen ziñenan.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!