Inguruko herrietako euskarak doinu desberdina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-016-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko azaroaren 16a
- Iraupena: 0:02:24
- Erref: GET-016/021
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Euskara » Tratamenduak , Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Eta, ari gea jasotzen’e bai euskera kontuak eta. Eta euskera, Getaiko euskera, ta inguruko herrietakoa ta, diferentia al da?
- Beno, guk euskera, beti euskeraz in izan deu. Zarautzen eta hoidxetan gehidxo iten da.
- (A1) Euskeraz gehio hamen.
- Bai, ba! Hemen gehidxo. Han castillanoz gehidxo.
- (A) Bai. Geo, desberdiña da.
- Desberdiña, bai. Boza o, boza o, ezaguna izaten da. Zumaiarrak’e bai! “Zuek zumaiarrak zeate”, ta. “Zuek bizkaitarrak zeate”, ta.
- (A2) Baiño getaiarrai seituan.
- Seituan, bai.
- Eta zuk igartzen dezu zein dan zarauztarra ta zein zumaiar bat, eta…?
- Bai. Hau eibartarra omen den, baina ez zekan eibartarren bozik.
- (A2) Zu Eibarkua al zea?
- Bai.
- (A1) Ta azpeitiarrak’e asko…
- Bai. Azpeitiarrak eta azkoitiarrak eta hoidxek boza diferentia due.
- (A1) Baiña guk beste zea bat dakau.
- Beste… gatza bat.
- Eta esan diate Getaian bertan kalekuak eta baserritarrak diferente hitz eiten duela.
- Bai? Iruitzen al zazu, e?
- Ez dakit! Jendiak eta esan dit.
- Ez. Basarritarrak getaiarrak… boza diferentia? Ez! Ke ba! Ke ba! Ez zat, ez zat iruitzen.
- (A1) Doiñu berdiña.
- Doiñu berdiña, bai.
- Eta euskera, zuen artian eta, beti hika?
- Bai! Nik hika gehidxo ohitura det horrela, ba, habei, ta oan gure umiai’ta zuka iten [zuat] eta zaharrei berriz, Aitziberrei ta hoidxei’re zuka iten al diot? Ez zekiñat, bai! Zuka ingo zionat, bai.
- (A1) Nei hika iten diazu.
- Hika iten diñat hiri, bai.
- (A1) Nik zuri zuka.
- Bai! Nola ingo dian, ba, hika? Ez diñat utziko, gaiñea! Ez diñat utziko! Lehen beorika ta zan, e! Nik behiñ’e ez berorika zeai, amai ta hoidxei. Ez, zuka.
- (A1) Nik umiai zuka, baita’re. Nik nere umiai zuka.
- Gure umiai zuka iten zionat.
- (A1) Baiña been artian hika.
- Been artian hika, bai.
- Baiña lehen lagunen artian eta dana hika.
- Hika’re bai, bai, hika asko.
- Bai mutillekin, bai neskekin?
- Bai.
- Berdin?
- Uain, ez zatena gustatzen da senar-emaztiak alkarrei hika. Horrek inpresidxo haundidxa iten dit. [Hitatoka, hitatoka]. Dendan’e etorri ta, “Aizak, hi!”… gizonai nola leike hika, e? “No me gusta”.
- (A1) Ta gizonak andriai.
- Bai. Ez zaiten gustatzen.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!