Getaria (Gipuzkoa)

Ezkontzako soinekoarekin egindako bainujantzia

Ezkontzako soinekoarekin egindako bainujantzia <p>Nolako bainujantzia zuen. Concha Ortiz de Arti&ntilde;ano izeneko bilbotarrak ezkontzako soinekoa kapa batekin egin zuen eta gero berari eman zion soinekoa. Berak bainujantzia egin zuen harekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-016-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Nolako bainujantzia zuen. Concha Ortiz de Artiñano izeneko bilbotarrak ezkontzako soinekoa kapa batekin egin zuen eta gero berari eman zion soinekoa. Berak bainujantzia egin zuen harekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Guk, berez, nola dendan lana in ber giñun, jun ez.
-Eta traje de bañuak eta?
-Traje de bañuak eta, ahal zan bezela.
-Bazeon?
-Ta burla iten zien nei, ta nik elegante juten nitzala uste.
-Ta nolakua zan ba?
-Esango ñat: nik egin nian /inian/ traje de baño Kontxa Ortiz de Artiñano. Badakin zei dan e? Kontxa Ortiz de Artiñano medikuak ere badia. Orduan bilbaotarra zan, ta hemengo Karmen Inglesen illobakin ezkondu zan. Ta haren aitak eta hitunan oso aberatsak Bilbon, “vivian en Campo Volantín”. Entenditzen? Ta hark zitxakanan kapa haundi bat, leheno eramaten zituan bezela. Ta orduan, gerra denboran ezkontzeko ta zeik ez, telik ez nunan /enunan/, ta hark in ziñan kapa earki trajia ezkontzeko. Ta geo eman zitxanan nei.
-Trajia?
-Trajia. Ta nik in niñan traje de baño. Honela ta geo tira goitik behera.
-Ezkontzeko?
-Ez! Traje de baño in niñan.
-Ya, ya, ya, ya.
-Ta gure umiak eta, nik elegante juten nitzala uste niñan, ta gure umiak gero hazi zianian lotsatu iten hitunan ez al dakin ze izaten dan. Baño baxkiñat oaindik hor zaben bi traje de baño, Benidorma ta eramate nitunak geo.
-Lodi-lodiyak izango zian.
-Haiek bai baño oainguak ez, oainguak modernuak, bueno ez, oaingo modeno habek baño denboa onokuak. Mari Karmenek ekarrita Zarauztik.

Egilea(k): Amets Aizpurua (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia