Getaria (Gipuzkoa)

Pelikulak botatzeko makina; zinean erretzea debekatuta

Pelikulak botatzeko makina; zinean erretzea debekatuta Pelikulak botatzeko makinak bi elektrodo eta ikatzarekin funtzionatzen zuen. Ikatzak elkarrengandik urruntzen zirenean argitasuna ilundu egiten zen eta jendeak txistu jotzen zuen protestatzeko. Debekatuta zegoen zinean erretzea eta jendearekin borroka egin behar izaten zuten zigarro edo puruak itzal zitzaten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-013-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Pelikulak botatzeko makinak bi elektrodo eta ikatzarekin funtzionatzen zuen. Ikatzak elkarrengandik urruntzen zirenean argitasuna ilundu egiten zen eta jendeak txistu jotzen zuen protestatzeko. Debekatuta zegoen zinean erretzea eta jendearekin borroka egin behar izaten zuten zigarro edo puruak itzal zitzaten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta makina’re huan, ba, huan bi ikatzekin funtzionatzen zian, osea, bi elektrodo. Gaurko egunian ez zituan holako kamarik eta. Hituan bi elektrodo suakiñ. Nahiko ondo funtzionatzen zian. Atzetik pantalla bat eukitzen zian. Ta geo iten huan bere aurretikan zea pasa, zinta hoiek, zinta hoiek eta proiektatzen huan. Gaurko egunian’e pentsatzen diat tipo hortan izango diala zeak, ziniak, ez zekiat. Ta makina, ba, inportantia huan. Makina, noixian behin ikatzak eta pixkat distantziatzen baldin bazian iten huan argitasuna illundu ta, kontxo!, ikusi’re gitxi iten huan. Ta jendiak, ba, orduan protestak iten zixkian…
- Txistuka ta…
- Txistuak ta pataleuak, pataleuak eman, ta… Zea hori bahuan.
- Dana eskuz izango zan, ez? Dana: makiña…
- Bai, bai, bai…
- […], ta…
- Ez, e… Ikatzak eta automatikamente moitzen hituan, e! Ordurako nahiko makina politak hituan. Bueno, nik goguan dakatena behintzat! Baiño, beste gauza goguan asko dakauna garai hartako, garai hartako zinian prohibituta huan erretzia. Zenbat lutxatu deun guk, e!, jendiak ez zigarrua erretzeko ta ez puruik erretzeko. Zeatikan orduan zinia ikustea etortzen zianak etortzen hituan zapato illuntzian earki afaldu, txuleta jan, kopa hartu, purua pixtu, ta purua errez, ba, zinia ikustea. Purua botatzia ze kostatzen zan, jainko santisimok bakarrik zakik!
- Danak ezkutatzen, ez?
- Baiño ordurako zinetan erretzia prohibituta zitxion, e!
- Peligrosua zalako?
- Ez zekiat. Ez, lokal itxiyak zialako, eo… Nik ez zekit ze motibogatik, baiño ordurako… Baiño beti gerra biziyan, zeatik orduan beti huan, batek sua pixtu zula, ta, kabreatzeatikan’e igual. Bakik jendia nola izaten dan askotan.
- Bai.
- Hori… danetik eoten dek! Batzuek errespetzen die, baiño bestiak, ba…
- Eta zapatu gabian, ba, gutxiyo. Bai, bai. Istoria polita.
- Gure gazte denboatako, nik, hori dek dakaten zea.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia