Jendeak arraina eta mariskoa jaten zuen jatetxean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-012-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko azaroaren 14a
- Iraupena: 0:01:06
- Erref: GET-012/014
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
- Eta, hondartzara juten ziñan?
- Bai zea, hondartza!
- Ordun ez zan izaten horrelakoik, ez?
- X: Ta ez zun ikasi igeriyan, e!, amak, behiñ’e.
- Ez.
- X: Lana besteikan ez du in, ez zuen in.
- Ta launak’e oso langilliak nittun, onak. […] ez giñan kanbiatu. Bi nexka fijo eoten giñan, ta geo, larunbatetan ta hola ekartzen giñun, faltan, beste nexka bat eo beste, posaderian laguntzeko ta.
- Eta orduan, bazkaiak eta ze izaten zian? Jendiak ze jaten zun gehien?
- Orduan arraia asko izaten zan!
- Arraia?
- Bai. Bixigua asko ordun.
- X: Mariskua’re bai, ama, e?
- Ta mariskua ta dana, igual.
- X: Langosta earrak jaten zituen […].
- Langosta, langosta, langosta…
- X: […] ni hilko naixela gure aita baiño langosta gitxio janda, hori fijo!
- Bai! Langosta’re asko, langosta asko harrapatzen zan.
- X: Hori fijo.
- Bai, ez? Itsasua aberatso.
- Aberatsaua zan leheno, oain baiño.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!