Sarea azkar konpondu behar izaten zen marinelak berriz itsasoratzeko
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-010-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko azaroaren 02a
- Iraupena: 0:04:14
- Erref: GET-010/022
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Sare-konpontzaileak
Transkripzioa
- Eta pentsatzen det, hamen Getaian, emakume asko, modu batian o bestian, beti arrantza kontuekin ere ibiliko ziñetela?
- S: Oin gutxidxo, e!
- Baiña zuen, zuen gazte denboran normala izango zan, ez? Zuk esan dezu umetatik…
- S: Bai, ni sare-konpontzen ibiltzen nitzan. Ni saria konpontzen, gizona mariñela nuan, ta… Geo baforia’re bazun, armadoria zan, ta… Derrior sarian ibili bihar izaten gendun… Saria konpontzen ibili bihar izaten gendun.
- Jarriko dizut, zuri jarriko dizut eta…
- S: E?
- E: Bai.
- Zuri jarriko dizut hau, eta…
- E: Jarri, bai.
- Eta kontatuko diazu sare-konpontzaille kontu hoiek nolakuak izaten zian, ta…
- E: Horrek esango dixkizu, ondo dakixki.
- S: Bai, han izaten giñan, bai. Eozein ordutan deitzen ziguen saria puskatu zula ta saria konpontzea moilla gaiñea goizeko ordu bitan igual, ta eguna hasi bai, konpondu zai eoten zian itsasoa juteko.
- Eta ze izaten zan, bafore bakoitzak bi edo hiru andre izaten zitun, e…?
- S: Bai, bai, bai. Asko bihar bazian, asko. Zeatik askotan etortzen zian saria dana puskauta ta piezak falta zitula, ta. Hua in in bihar zan, uain bezelako aukerik ez zeon orduan sare asuntuan, ta. Orduan in bihar izaten zan azkar ta dana eskuko lana izaten da, eskuko lana.
- Eta nola izaten zan? Kontatuko diazu?
- S: Eskuko lana.
- Nola izaten zan…
- E: Sariena?
- S: …sari-konpontzia eta?
- E: Sari-konpontzia, jostorratzakin ta…
- Bai, bai, baiña nola?
- S: Nola iten zan? Ixerita. Bai. Oseake, dibujo hori ikusten dezu? Dibujo hori. Ba, igual-igual in behar izaten zan. Dibujo horren iguala in ber dezu /bertzu/. Saria hola da, e? Ta hori in ber dezu /bertzu/ “tejer”. Igual-igual in behar izaten dezu.
- Josi?
- S: Josi. Falloik gabe. Hala in behar izaten zan. Ta gizonak zai eoten zian itsasoa juteko. Halaxe.
- E: Hauek konpondu zai.
- Eta ze… ze ibiltzen zan?
- S: Hari algodoiakin.
- Algodoia.
- S: Geo hasi zan nylona. […] Algodoia zanian gaiñea in behar izaten gendun tintatu tintalekuan. Ta gizonak itsasuan baldin bazian geuk ahal bagendun. Gizon pare bat hartu lehorrekuak launtzeko sariak jasotzen ta, astunak izaten zian ta. Ta tintatu, lehortzen euki., ta horrela. Geo nylona azaldu zan, ta harekin salbatu giñan. Ta oan, berriz, hain haundidxak dazkae, ez due ia lehen bezelako lanik hartzen, porke… Gaur goizian eon naiz batekin. Esan diot, “ze, sarea konpontzea al zuaz?”, ta “bai”. Ta, “lehen bezela segitzen al dezue /altzue/?” Gu urte asko geauta geo. Ta esan zian “Ez! Lehen bezela? Pentsatu’re ez” esan zian. “Lehen bezela? Ikusiko bazenduke uan ze sare dazkaun? Herridxa baiño haundidxaguak dazkau! Eta hau ez dao harrotzeikan lehen bezela”. Lehen iten genduzen, ba, geuk, ahal zan bezela. Baiña oan ezta pentsatu’re. Oan haundidxak ziharo.
- Eta lehen, sare zati bat apurtzen baldin bazan, ze egiten zan? Beste sare zati bat hartu ta…
- S: Peatu. Pusketa falta bazun, pusketa jarri. Ta bestela, “tejer”.
- E: Jostia, bestela.
- S: Bai, josi. Zergatik xulo bat ikusten bazuen gizonak, handik arrai asko jun zeikien, bakizu, zulua.
- E: Igesi.
- S: Igesi iten.
- Eta hori gutxi gorabehera eguneroko lana izaten zan?
- S: Euneroko lana, gutxidxo o gehidxo, primaveran, e? Primaveran. Geo ibiltzen zian neguan, ba, bixigutan, papalardua ta. Arraidxa ederra pranko jan deu saldu eziñik hemen kalian bixigua. Saldu eziñik hemen kale ertzetan jarrita, ze bixigu eder ta ze arrai eder!
- E: Bai! Haiek bai bixiguak!
- S: Jesus, Maria ta Jose! Haiek bai ziena gauzak!
- Sare-konpontzia izaten zan udaberriyan, antxua sasoian.
- S: Bai, orduan. Ta geo udaan’e bai, garnaata itea juten zinian, hemen bertan, Oridxoko [kanpo…] puskatu zuela, ta. Baiño, ez. Gehidxena primaveran, sare asuntua. Holaxe.
- Eta beti, bi hiru emakume beti bafore bateko sariak konpontzen.
- S: Derrior. Derrior, derrior. Karruan eon behar zan, bai. Ni baiño maextraguak bazian, ta han ibiltzen zian haidxek.
- E: Geo kuadrilla haundiyak’e bai, lan asko zuenian.
- S: Bai, bai, bai, bai, bai.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!