Janari-denda izan du Eugenik
Eugeni baserritik kalera joan zen bizi izatera eta anaiarekin janari-denda jarri zuen. Denetarik saltzen zuten. Goizeko lauretan jaiki eta Donostiara joaten zen fruta bila. Gero handik etorri, gosaldu eta dendan pasatu egun guztia.
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko azaroaren 02a
- Iraupena: 0:01:22
- Erref: GET-010/021
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
- Lehen esan dezu baserritik herrira etorri ziñala bizi izatea?
- E: Bai.
- Eta zergatik edo?
- E: Hogeita hamaika urtekiñ etorri nitzan ni honea zeakiñ, anaiakiñ. Ta in gendun denda jarri geo hemen.
- S: Hamentxe denda.
- E: Ta orain arte, iya oaiñ arte.
- S: Bai, denda euki due.
- E: Hogeita hamaika urtian hementxe dendakin.
- Ze denda zan?
- S: Komestibliak.
- E: Komestibliak. Bai. Ta geo komestibliak eukiyagatikan mantak eta maindiriak eta zea…
- S: Honek danetikan saltzen zun.
- E: Danetik saltzen genittun.
- S: Honek danetikan saltzen zitun.
- E: Bai, ordun. Bai.
- S: Tratante goorra zan ta!
- E: Bai!
- S: Tratante goorra.
- E: Goizeko lauretan jaiki ta fruta billa Donostira, astian hiru bat biaje, lauretan, goizeko lautako jaikita. Axier ta biyok… Joxe Inaxio ta biyok…
- Trenian o…
- E: Atzea zazpiretako etorri…
- … autobusian, o?
- S: Semiakin kamionian. O furgonetan eo.
- E: Bai. Geo goizeko zazpiretako atzea hemen etorri ta bazkaiak eta gosaiak eta, lan danak iñ ta, denda ta... Gizona lanian, artian semia… bai, uain bai, baiño… Gizona’re taillarrea juten zan lanea, ta hementxe.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!