Sabinaren senarra 'Bou Navarra'ko naufragoa zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-010-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Sabinaren senarra arrantzalea zen: Periko De la Hoz Kintana, Bou Navarrako naufragoa. Gerra garaian, itsasontziak bataila izan zuen, eta 50 lagunetik 17 atera ziren bizirik, euren artean bere senarra. 20 hilabete kartzelan egin ostean, Calderón komandanteak libratu zituen heriotza-zigorretik.
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko azaroaren 02a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: GET-010/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Eta familiya, biyok zeneukaen getaiarra familiya?
- S: Bai, nik gizona nun, zea, arrantzalia, baiño Zarautzan jaidxua zan. Eta “Bou Nabarra”ko naufragua zan. “Bou Nabarra” aitu al dezu behiñ’e?
- Ez.
- S: Ez? Gerra denboran “Bou Nabarra” ez? Libruak’e badabe ateata…
- Bai, e?
- S: … gure gizonan izenian, Perico Quintana. […] zan, baiño Quintana. Ta librua daka ateata “Bou Nabarra”kua. Canariasen enfrentatu zian, Canarias, bafore haundidxak…
- A, bai.
- S: … enfrentatu zian. Ta hamazazpi geatu zian “supervivientes” berrogeta hamarretik. “Ya está bien, eh?” Eta Calderon, “comandante Calderón”ek salbatu zitun “de pena de muerte”, “a la calle” atea zituen. Franco denboran hogei hillabete kartzelan inda nere gizonak. “El Bou Nabarra”, bai.
- Ba, hori, hori interesantia da.
- S: Hori jakin […], librua ekarriko nizun. Baiña ez nakan hemen, alaban itxian nakan.
- Baiña gero, gero galdetuko dizuet.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!