Getaria (Gipuzkoa)

Lehengo neguak gogorragoak; izozteak

Lehengo neguak gogorragoak; izozteak Lehengo neguak gogorragoak izaten ziren. Elur-garaian gertatutakoa: depositutik etxera bidean ura izoztu. Lehen izugarrizko kandelak egiten ziren. Lapa biltzera joandakoan gertatutako anekdota.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-009-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehengo neguak gogorragoak izaten ziren. Elur-garaian gertatutakoa: depositutik etxera bidean ura izoztu. Lehen izugarrizko kandelak egiten ziren. Lapa biltzera joandakoan gertatutako anekdota.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gogoratzen dezu, holan, tenporal gogorren bat? Ba, ez dakit ze urtetan tenporal gogorra izandu zala o, haizia o, elurra…
- Elurrakiñ’e bai, elurrakiñ’e gogorrak izan dia hemen urtiak. Ur danak geatu ta etxian atzian hortxe gaude […]. Handikan hartu baldian ura ta hemen ataian honea pasatu orduko, jelauta. Lurrea eroitzen zan ur […] jelatu itten zuan. Ba, holakuak ezautu dittugu hemen.
- Lehengo neguak zer zian, gogorraguak? Oainguak baiño gogorrao?
- Bai, bai, Urte habetan ez da neguik izan. Hotzak eta zeak izan dia, baiño ez da, ez dao uaiñ konparaziyoik […].
- Lehen izaten zian izotz kandelak, eta?
- Buuuf! Hor, hemen azpiyan kandelak ikearagarriyak eta batian pentsau ta jun naiz harraldea, lapata. Ehizian’e gustatzen zitzaiten asko botakiñ ibiltzia, baiña harraldea jun ezkeo, lapa baare seuru. Eta hala jun naiz harraldea, ta ai naiz lapak biltzen ta, “uuuuuuuu!”, […] goittikan. Haize soiñua goitik behera, ta, “bruauuuu!”, behian soiñua, ta. Ze etorriko? Ta jela pilla haundiya etorri zan txintxilika zeona. Soltau ta behera. Haura sustua eman zian! Dedio! Bildurra? Bai, hau parajia… Ez zeazte hor hauzkaldian izan? Ikusiko bazendun behera… Hortxe kamiyua, beheko kamiyua, karretera jenerala azpiyan ertenda…
- Bai, jeneralea.
- Bai. Hor tunela nola in da uaiñ?
- Bai.
- Peligrua zeola haundiya hemendikan, ta tunela in zan hor. Goittik harriyak jun ta eroitzeko zeola ta…
- Bai, bai, bai.
- … zeatzeko, miña hartzeko arriskua zeola ta tunela in zuen.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia