Getaria (Gipuzkoa)

"Txordoketan egitea"

"Txordoketan egitea" "Txordoka" hitzaren azalpena. Mahatsa bildu eta gero nahi duena hondarrak batzera joan liteke; hori da "txordoketan ibiltzea". Mahatsa bildu aurretik ere egin daiteke hori, baina mahastiaren jabeak ez du uzten, normala denez.
"Txordoka" hitzaren azalpena. Mahatsa bildu eta gero nahi duena hondarrak batzera joan liteke; hori da "txordoketan ibiltzea". Mahatsa bildu aurretik ere egin daiteke hori, baina mahastiaren jabeak ez du uzten, normala denez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta entzuna daukat, baiña ez dakit zer dan, “txordoka” o “txordokia”… “txordokan itea”, o…
- “Txordoka”?
- Zer da hau?
- “Txordoka”. Zea izango da, mahatsa bildu, pasatzen dan jende, e, zea, aurrea, ta geo atzetikan han geatzen dienak, morduak, haiek, zuetzako izaten dia, juten ta biltzen ditunantzako, “txordoka”.
- Pasatzen dan edozeiñentzako.
- Bai, bai, eozein. Zeuk oaiñ nahi bazu mahastiyeta jun ta billatzen dezuna, zeuretzako.
- Neuretzako.
- Bai.
- Eta hori da “txordokan”?
- “Txordoka” hori da. Leheno, lehenotik ez dek laatzen, e! Iñok ikusi ezkeo, errieta ematen due, mahatsa hartzen mahastitikan, bildu baiño lehenuo. Geo biltzen danian, ordun bai.
- Ordun bai. Ordun libre.
- Ordun “txordokatan” libre. Hoixe da “txordoka”.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia