Artazuriketa-lanak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-009-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Garia eta artoa asko egiten zen lehenago. Artoa zuritzeko gaineko zorroa kendu eta garbitu egiten zen. Garbitutakoen otarra bete eta lepaka ganbarara igo. Arta-zuritzea normalean gauean egiten zen eta arrosarioa ere errezatzen zuten. Artoari kendutako zorroak ganaduari ematen zitzaizkion.
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko urriaren 20a
- Iraupena: 0:02:18
- Erref: GET-009/006
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Garia , Baserria » Baserriko lanak » Artoa
Transkripzioa
- Ordun, garai hartan, gariya’re asko itten zan. Ta artua ta babarruna’re bai.
- Gehien zer iten zan hemen?
- E?
- Gehien? Artua, o gariya, o?
- Artua gehio ingo zan, baiña… Ehun anea esaten diyou guk, ez dakit kiluak zenbat… Aneak izaten dittuk berrogeita bost kilo bakoitza.
- Berrogeita bost. Eta ehun, e?
- Bai. Ehundik gora, bai inguru hortan beti ibiltzen giñan.
- Hori gariya.
- Gariya. Ta artua [ez dakit]. Ta geo basarri honek duan nekia, dana lepaka, goiko ganbara. Eskailletan bigarren, biarren pisoa jun behar. Hemen […], geo hurrungua pisu bat ta hurrungukua, gora. Dana. Lepaka.
- Gariya’re bai, e?
- Gariya’re bai ta artua’re bai. Artua zuittu ta otarra haundiya bete ta hartu bizkarrian ta, tapa-tapa-tapa. Illuntzian etorri ta, leher inda ta, “Dios! Jasoko […], jaso beharko dixkiu hauek’e!”. Segi! […] sasoia banuan, dedio! Laneako sasoi hua! Baiña alperrik da, ez dao uain sasoi hua.
- Eta esan dezu, artoa zuritu ta… Nola izaten zan? Arto-zuriketa ta izaten zan, ez?
- Geuk!
- Ze izaten zan hori?
- Hori… zeak eoten da hori, torruan barruan eoten da artuan burua…
- Bai.
- … aliakiñ. Ta haura, gaiñeko zorrua kendu eta dana garbitu ta zestura bota. Ta zestua betetzen zanian, bizkarrian hartu ta gora.
- Eta hori egunero iten zan?
- Artua zeon arte bai! Egunero bai, gehienez, milagrua gabe uztia. Ta familiya juntatu ta… Familiya azkenian, zean geundela, danak juntatzen zanian, errosaiua zeatu.
- Hori gabian izaten zan?
- Gabian bai, gabian.
- Eta…
- Egualdi txarra jotzen bazun, egunez’e bai, baiña… Egunez gutxi.
- Eta artua ordun ganbara.
- Dana ganbara. Geure ganbara zaharrak badu indarra, bai,…
- Bai.
- … horrenbeste tonelaai eusteko.
- Eta zorrua ta? Zuritutako hori?
- Geo behiai haura eman.
- Behiai.
- Behiai ematen zitzakoen. Hola ibiltzen giñan.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!