Arbia ganaduentzat
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-008-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko urriaren 17a
- Iraupena: 0:02:50
- Erref: GET-008/013
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Eta ordun, Aizarnazabal esan dezue ta, bestela, hemen inguruko auzuen artian eta, hartu-emana haundiya izaten zan?
- M.: Bai, bai. Auzuan bai.
- Ba, Aiako… ez dakit ba… Urdaneta, Elkano…
- M.: Hori beste aldea da, baiño.
- … Mia…
- M.: Bai, bai. Alkartasuna.
- Bertakoekin eta?
- M.: Bai, bai. Bertako zeakin ta bai.
- J.: Bertako zeakin.
- Jaietan’e bai? Urdaneta ta Urteta ta…
- M.: Ordun ibili iten al zan, ba? Mezeta jun behar zendun. Ta ordun ez zan ibili’re itten. Zeure zean hortan, ta listo. Geo arbiya zeon ordun ta, arbi hostrua in ta, …
- Hori noiz?
- M.: Hori neguan… ze garaittan izaten zan hua?
- J.: Nobienbria.
- M.: E?
- J.: “Noviembre”, “noviembre”.
- M.: “Noviembre” izango zan gaiñea. Hostrua itten zan bittartian… bueno! Arbi haundiya bazan, ta arbi hori haundiya in bazan, ordun earki jata zea itteko. Geo majina jarri zan ta, majina jarri zanian hua txikitzeko difeentzi haundiya. Eske dana etorri da… Ai! Ta hori apuntatzen ai al zea, gaiñea?
- Danetik pixkat.
- M.: Ta ni berriz, txoliñan moun […].
- Ez, oso ondo.
- M.: Pentsatzen jarrita’re…
- Eta arbiya ordun inportantia izaten zan?
- J.: Ganauentzako.
- M.: Ganauentzat.
- J.: Ganauentzako.
- M.: Oain bezelako pentsu, oain bezelako janak ez. Oaingo zeak… Jesus, Maria!
- Eta noiz batzen da? Noiz biltzen da arbiya?
- J.: Hori hortxe, nobienbrian o hola izaten zan.
- M.: Bai. Ta geo bestia, artua, artazorrua in ta zea’re bai, artua txikittu, zuittu, ta haen hostruak zea inda, dana holaxen, dana holaxen, ganauai. Bueno, bueno, bueno! Oain bezela… Oain bezelako pentsu zeak eta… Jesus! Ziharo kanbiauta dao!
- Eta arbiya nobienbren hartu...
- J.: Bai.
- M.: Bai.
- …eta gorde iten zan? Neguan gorde, o?
- J.: Ez, hua eman…
- M.: Ez, hor huaxe ibiltzen zan.
- J.: Ganauentzako hua izaten zan, ta bata jasotzen zanian, bestia ta hola.
- Bildu ta eman, bildu ta eman.
- M.: Bai, bai, jenealian. Zapa… jaian ez itteattik, mezeta jun gabe ez zeon gelditzeik ordun jaietan, ta bezperan ekarri pilla bat, han [tolestun] jarri ta. Geo jarri zanian majina txikitzeko, [dongiñian] ordun, hua zean, txikittu itaiakiñ eo, diferentzi haundiya zan. Geo motorra jarri zanian txikitzeko, difeentzi haundiya. Ene! Gauza kanbiatzen jun zan bezela, izugarrizko difeentziya.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!