Getaria (Gipuzkoa)

Majua hitzaren definizioa; beste zenbait esaera

Majua hitzaren definizioa; beste zenbait esaera MAJUA: berez izurdeak ateratzen duen arrain (antxoa) multzoari deitzen zaio. Hitz hori gero beste testuinguru batzuetara pasa da "suertea" adierarekin. "KALA IN DIU": gauza ona egin dela esateko erabiltzen da.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-004-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
MAJUA: berez izurdeak ateratzen duen arrain (antxoa) multzoari deitzen zaio. Hitz hori gero beste testuinguru batzuetara pasa da "suertea" adierarekin. "KALA IN DIU": gauza ona egin dela esateko erabiltzen da.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta majua berez zer da majua? Majua da…
- Izurdiak ateatzen du, arraidxa ateatzen dunian.
- (L) Bai, bai, gorridxa. Antxua hor zabal eoten da antxua. Ta izurdiak iten ditu hori juntatu. Ta behetik gora atea ta juntatzen danian gorri-gorri gelditzen da, antxoa gorridxa […], bai.
- Hilda, bate moimentuik gabe.
- (L) Akabo. Haor aurrian’e danak junta-junta inda. Ta hari saria bota.
- Baiña majua da antxua pillua?
- Huraxe da, huraxe da majua, bai.
- Antxoa pillo hori.
- (L) Bai, bai, bai.
- Bai, izurdiak ateatzen dun arrai hori, majua.
- (L) Baiño […] beste gauza, majua horrei jarri izena, majua, e, antxua. Antxotan, majua. Ta iruitzen itsasoko gauza dala, ta geo izen hori beste gauzai in ziouk zeatu. Hik gauza on bat iten dek o, “koño, zeiñek esaten ziak […], hau dek majua, hau!”. Igual, ez zekit…
- Suertia, suertia bezela. Suertia. “Hau dek majua, hau!”
- (L) Ez zekit ze izango dan. Neska batekin dantza in ta […], “jode, majua hau!”. Hitz hori bea geo bestiai jarri.
- “Kalaa in diu” bezela esatia.
- (L) Bai, “kalaa in diu”.
- “Kalaa in diu. Kalaa in diu”.
- (L) Bai, ba.
- Kalaa?
- “Kalaa in diu”.
- Kalai?
- Kalaa.
- Kalaa.
- “Kalaai ein diu”.
- (L) Bai, “kalaa in diu”.
- Zeoze, gauza…
- (L) Bai, zea dek hori, bai…
- Arrantza ona iten bazun, esaten zuen “kalaa earra in diu!”.
- (L) Gauza on bat, gauza ona “kalaa” zea hori, bueno.
- Bai, bai, bai, bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia