Emakumeak antxoa fabriketan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-003-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko maiatzaren 09a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: GET-003/011
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Arrain fabrikak
Transkripzioa
- (L) Zergatik orduan fabriketan emakumek iten zuen lana. Bai, ibiltzen zian fabrika bakoitzian bost-sei gizaseme. Baiño jeneala lanian emakumia bai antxuakin ta baita atunakin’e, e, Jaxinto? Emakumen lana izaten zan fabrikako hori.
- Hamen, hamen ordun lan asko. Lan asko. Fabrika asko zan gaiñea.
- Fabrikak zer zian, e, denetan eiten zan bai atuna, bai antxua, o…
- Ez, ez. Atuna, hiru bat fabrika zauden. Bestela igual eongo zian dozena bat, o, zea, antxotako.
- Antxotako.
- Bai, dozena bat eo bai. Gehidxo.
- (L) Igual zeoze gehidxo, e!
- Gehidxo igual.
- Eta, antxotakua izaten zan, zein izaten zan beaien lana?
- Beno. Orduan antxua, batzuek burua kentzen eta geo bestiak latian jartzen. Behin lateko jartzen zituen pixkat zakienak…
- (L) Gatzakin, gatzakin.
- Zakienak. Ya emakumiak pixkat zakienak. Ta bestela berriz, edozein. Burua kentzeko, ba, igual basarritik, o…
- (L) Jitano pillua.
- Jitanua, bai. Baiño orduan jendia bertakua ibiltzen zan ta umiak’e bai. Ume txikidxak’e buruk kentzen ibiltzen zian. Haidxek burua kendu eta geo ya pixkat emakume zakienei, ya, haidxei, artia bezelako… Latian ta kolokatu, gatza eman ta… Haien gain zeon zea, nola arraidxa atea, ta… Geo zaitu in behar izaten zan haidxek iten zuenian bere [salbuellakin] ta gauzakin ta. Hoidxek ya fabriketan gizonak eoten zian, bi-hiru gizon.
- (L) Geo gatza’re bere tamaiñan bota behar, ta makinan jarri behar, zeatik gatza gutxi bota baiozu, hura usteldu iten da.
- Bai, bai. Ohittua zeona behintzat haidxek iten. Bestela hamen, burua kentzeko eozein.
- Eozein.
- Bai.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!