Getaria (Gipuzkoa)

Emakumeen lanak arrantza munduan

Emakumeen lanak arrantza munduan Emakumeen lanak. Despeska emakumeek egiten zuten. Itsasontzia lehorreratzen zenean goizeko orduetan emakumeen bila joaten ziren etxez etxe arraina sareetatik libratzera joan zitezen. Fabrikan ere lan egiten zuten emakumeek arrainei buruak kentzen. Sareak konpontzea eta arrainak saltzea ere emakumeen lana zen. Arrainez betetako zinkak buruan hartu eta inguruko herrietara joaten ziren saltzera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-003-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Emakumeen lanak. Despeska emakumeek egiten zuten. Itsasontzia lehorreratzen zenean goizeko orduetan emakumeen bila joaten ziren etxez etxe arraina sareetatik libratzera joan zitezen. Fabrikan ere lan egiten zuten emakumeek arrainei buruak kentzen. Sareak konpontzea eta arrainak saltzea ere emakumeen lana zen. Arrainez betetako zinkak buruan hartu eta inguruko herrietara joaten ziren saltzera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zeintzuk izaten zian, emakumian lanak zeintzuk izaten zian?
- (L) Beno, despeskatik aparte sariak konpontzen ta, e!...
- Horixen… Motorra dana arraiz beteta etortzen zan eta geo hoidxek lehorrian, saria gizonak iten zuen aurrea prestatu, honela, tira. Eta emakumiak igual eongo zian hogeita hamar bat tiran eta danak zutikan, banaka-banaka kentzen, ta honeaiño garbitzen zuenian, berriz’e tiraa in ta berriz’e segi, ta horrelaxen bukatu arte.
- Eta hori gabian gaiñera.
- E?
- Gabian.
- Gauian. Goizeko [orduetan]… Ta noix arte, e? Asko baldin bazan, ba, egunez, hamarrak aldea arte o, goizeko ordu bitan igual ta. Emakumiak billa ibiltzen zian. Tak!, ta atia jo ta, “Aitu, etorri gea ta…”, “Zein da?”, ta, “Honelako barkora”, ta. Lehenbizi etortzen zienak, haiek harrapatzen. Aurrena etortzen zanai […]. Bai. Nik lau arreba banitun eta haiek ikusten nituan nola ibiltzen zian. Etxe guztitan, emakumiak.
- Beste lan batzuk ere izango zian emakumienak, ez?
- Ke fabrika. Horko [aitten] fabrika. Burua kentzea.
- (L) Baiño baforia bertako zea, e, Jaxinto, bafore bertako lanak geo, saria konpontzen. Nahi dit esan emakumiak saria konpontzen.
- Sare-konpontzen. Baiño jenerala, ordia…
- (L) Bai! Baiño nahi dit esan…
- Jenerala zan…
- (L) Ez, ez, nahi dit esan baforeko lanak, saria konpontze hori emakumiak iten zuen.
- Emakumiak, saria…
- (L) Oan, beste, geo, fabrikan ta …
- Fabrikan. Fabrikan.
- (L) Ta kontxo, ta arraidxa saltzen’e bai, e, Jaxinto?
- Horkua in ta geo burua kentzea.
- (L) Arraidxa saltzen ta…
- Baita’re. Esto, emakume…
- [Fresko daon] arraia, sikatu burua ta Zarautza ta Zumaira ta Azpeitira ta, arraia saltzea… ibiltzen zian.
- Otarretan?
- Bai, emakumiak’e lana.
- (L) Zinkak, zinkak.
- Zinkak?
- (L) Bai, jenealen zinkak buruan, e?
- Bai. Zinkak.
- Zinkakin.
- Ta hori gainera astuna izango zan?
- (L) Aber, ba!
- Ba… hogei bat kilo ibiltzen zituen.
- (L) Getaitik Zarautzaiño juten zian […] hartu zea, buruan, ta oiñez, Zarautza, e, Jaxinto?
- Bai. Oaingo aldian hor… Emakumiak oan’e iten due lana, baiño orduan’e lan txarra emakumiak, e!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia