Errazionamendua; Pasealekuko dendak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-077-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko ekainaren 07a
- Iraupena: 0:04:04
- Erref: GER-077/027
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Merkataritza, dendak (kokapena) , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Zuek esan dozue goserik ezetz, baiña razionamentue be euki zenduen.
- Jesus: Razionamentue bai.
- Kruzita: Razionamentue ene! Akordetan naz ni.
- Jesus: Ni beti tranpak eitten; leku bittera-ta, ene! “En Barrutia, en Barrutia”, han kolan ipiñi te: “zu, ez zara gernikarra?”, “ bai, baia hamen bizi naz”.
- Hori, nun?
- Jesus: Han Barrutin.
- Piperrenen?
- Jesus: Bai. Bueno, Piperren bestien. Bestiek euki eban dendie. Piperrene ba, baserrikoa zen ta bestiek euki eban tabernatxue ta dendie. Ta, han emoten eben: arroza, kafie, galletak-eta. Bai ta bueno, hantxe kolan. Ta: “Zu ez zara hemengue!”, “bai, baia hemen bizi naz eta hemen jaten dot nik”. Ta, arpeixe, ennne! Holako txikixe izenda, baia leku guztietara. Ah! Ta baitte be, joaten nitzen, bonbardeoa paseute hamar egun, jatekoan bille. Eon zien alemanak eta italianuek. Italianuek egon zan han Goixezko Errenterixen? Han alemana bizi dan, bueno, lehen, hau izen zan “éste, ¿cómo era aquél, donde Bortxes vivió, el mayor?”.
- Kruzita: “Ah, sí”, Isidoro Leon.
- Jesus: Isidoro Leon. Hantxe, apur bet goratxuau. Han, euki eben “para las baterías”, dana armamentue ta harek ingeru guztixek. Hartu kapazo bat nik “ri-ra, ri-ra, ri-ra”, jatekuen bille. “Ez dekogu etxie, dana erre jaku. Beittu, hor bizi izen nitzen, dena erre doskue ta ez dekogu ze janik, ez ze…”. “Ra-ra-ra-ra” toperaiño gaztaiek, latak, dana! ogixe. Danak niri begire, ia banator jateko. Baserrixen be, ez zan egon, e! Bueno, apur bet, urune ta ze esango dotsut ba? Eon zan apur bet, baia danak niri begire. Ta, nik danga, bueltie emon ta dana jateko: gaztaie, “no sé lo que había, todo, latas de escabeche”, dana. Baia soldadue bai ondo. Harek, bai euki eben jatekoa baiña dendetan, ez. Ez zan egon ze janik.
- Kruzita: Ez zan egon ze saldurik bez.
- Jesus: Ze saldurik bez, karo.
- Kruzita: Gero razionamentue botaten eben. Olixoa be razionamentuen. Ogixe be, baltza “de yuca”-edo, ze zan? Ogixe txarra.
- Jesus: Ha, ogixe zatittu, puf! “Yuca o garbanzo o ahora me acuerdo cómo era”.
- Ta Gerniken nun hartzen zenduen errazionamentue?
- Jesus: Razionamentue ba, eon zan, Melitón Martija “que se le quedó…?
- Kruzita: Santos Uribe.
- Jesus: “Santos Uribe que hizo la esto”.
- Kruzita: Escudero, be bai.
- Jesus: “Escudero, luego Pedro Arrieta y esos también pero eso fue más tarde porque hicieron…”
- Kruzita: Baia joaten giñen, gauze batzuk igual Lurgorrin.
- Jesus: Lurgorrin ta beste batzuk, ze esango dotsut? Hemen. Karo, dana apurtute eon zan.
- Kruzita: Ni akordetan naz; galletak be, razionamentuen. Baia joaten giñen Lurgorrireiño igual galletan bille ta kamiñoan galletak jan. Kamiñuen akabeu galletak.
- Jesus: Pasilekuen dendak ipin ebezen. Han…
- Kruzita: Bai. Oin, Pasielekue dauen lekuen? Terzera edad dau han? Ha buelta guztixen, dendatxuek ipiñi ebezan. Denda asko han. Pelukerixie be bai.
- Jesus: Ipiñi ein biher. Hogei edo gehixau. Bai, bai asko! Grazixek harexeri ze, ostantzien nun erosi be ez zan egon.
- Kruzita: Ta han ultramarinos Galok be bai.
- Jesus: “Galo, la de Udetxea también tenía tienda”.
- Kruzita: “Aquélla de telas”. Ta, Escudero.
- Jesus: Bai, bai.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!