Gernika-Lumo (Bizkaia)

Lehenengo bonbekin batera, etxetik ihesi

Lehenengo bonbekin batera, etxetik ihesi <p>Hasierako bonbak bota zituztenean, etxetik irten ziren; baina aita eta aitita bertan geldi ziren gauza batzuk hartzen, eta bonbak gainera jausi arren, irtetea lortu zuten. Mimentzara joan ziren, Ajangizera, amamaren jaiotetxera. Erreka izkinan zauritutakoak ikusi zituztela du gogoan. Handik Nabarrnizera joan ziren eta bertan egon zen urrira arte. Bere osaba Nabarnizko abadea zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-075-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hasierako bonbak bota zituztenean, etxetik irten ziren; baina aita eta aitita bertan geldi ziren gauza batzuk hartzen, eta bonbak gainera jausi arren, irtetea lortu zuten. Mimentzara joan ziren, Ajangizera, amamaren jaiotetxera. Erreka izkinan zauritutakoak ikusi zituztela du gogoan. Handik Nabarrnizera joan ziren eta bertan egon zen urrira arte. Bere osaba Nabarnizko abadea zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuek Rosarito bonbardeoan?
- Beste pentsamentuegaz nau. Ni bonbardeoan akordetan naz urten gendule etxetik hasi zienien bonbak, eske kasi lelengoa edo laster jeusi zen gure etxera, ta urten gendun beste etxe batera, baia aitte ta aittitte geldittu ziren hondiño barruen hartzeko zeozer, ta jeusi jaken zati bet. Eta gure aittittek esaten eban, ba aittitte zaharraua ta geldittu zala ya konorte barik, konortiegaz bai, baia total desorienteta, ta berak ikusi ebala holan argitxu bet, ze guk argitxu bet eukitten gendule entradako etxien Jesusen bixotzegaz argitxue, ta ha argixe geldittu zala biztute ta grazixek hareri argixeri, haregaitzik jun zala hara urtetako kalera, ta haregaitzik argixetaitzik urten bala berak.Ta urten eban, alkartu giñen, ta jun giñen oinez Mimentzara, Mimentzaraiño. Ta beittu zelan akordetan nazen, juten giñen hortik San Juan Ibarratik San Juanen bizi giñen ta paseu San Juan Ibarretik, eta han erreka ondoan han milizianu batzuk erreta gixajoak bonbakaz edo zeozer ta: "Hermanos, ¡socorrerme!", karo erreta egon ziren. Ta gure amak-eta: "que ta vamos a socorrer si no tenemos nada, hemos salido corriendo, no tenemos nada, no podemos hacer nada". Gixajoak han ta gu pase giñen ta justu-justu jeusi zen bonba bat zubixe Errenterixeko zubixeri, baia puntetxue, osea ez aban apurtu erdixe, erdixe bez, holan puntie. Baia klaro, harek harrrixek eta harek urtetan urten zien ta niri aittek hartu ostan lepoan ta handik pase giñen ederto ze bidie bakarrik ounten, ostantzien euren amesa nik pentsetan dot izengo zala apurtzie zubixe, nik pentsetan dot ez urtetako hametik, baia ez aben aparau, grazixek. Ta handik jun giñen oiñez Mimentzara, ze gure amuma izen zan Mimentzakoa.
.-Nun dau hori, Mimentza?
- Mimentza Ajandizen, han lelengo baserrixe, Errenterixe segidu ta lelengo baserri dagona, handixe ederra, on be ondo jabonda dau, harek familixe direz, familikoa, gure amuma izen zan ta hara juan giñen, ez giñen nora joan ezebez barik. Ta handik ikusten sue zelan dan Gernikekoa, umiek; ta zaharrak ba barruen. Ta gero sartu oskuen habitaziño baten ume guztixeri, eurek lau-edo ez daitz zemat izen zien ta neu-ta, ta han koltxoiek bota-eta, eta edarto, ta gero oiñez Nabarnizera. Ta ni ba Nabarnizen geldittu nintzen urrira arte, ze klaro gure ama ta gure aitte etor zen Gernikera ya biher eitten arin tope eban leku bet, etxe bat bizitzeko Errenterixen, hor Apolinar, igual ezetuko dozu Apolinar, bueno ba horren etxien, etxien pisu bet euki eban libre ta han alkile eban, ta han korralien hasi zen gure aitte biherrien ze barberue izen zan: hartun sille bat etxetik ta ipiñi trapu bet ta afeittetan jentieri, dirue irebazten, irebazten. Ta gero han euki ebanien etor ziren ama ta danak, ta ni eureri izteko biherrien be geldittu nitzen Nabarnizen, ta urrixen gure izen eben niri sartun eskolara Nabarnizera, ta ni ez noiela Nabarnizera eskolara, hori pentsa bez, ta bost urte, baia terkie. Ta ba derrigorrez etor nintzen Gernikera ta ya segiduen kolejixora.
- Iñaki: Ta Nabarnizera, esan eizu zegaitzik joan ziñien Nabarnizera? Ze euki zendun?
- Hara joan giñen, euki gendun osaba bat, osaba bat euki gendun.
- Iñaki: Abadie.
- Ta pisu handixe, abadie, ta bera krixediegaz bizi zen. Ta klaro han hiru habitaziño edo lau-edo, on be esango neke zelakoan diezan harek habitaziñoak ederto baten ta han ederto baten egon nitzen, bakotza beren ohien ta ondo, ta han ederto, ederto egon nitzen han umiekaz jolasten danak, osea.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia