Gernika-Lumo (Bizkaia)

Alkate-soinua

Alkate-soinua Jaietan alkatea eta zinegotziak kultur etxetik gora igotzen ziren elizara alkate-soinua jotzen zen bitartean. Elizako lehenengo ilarako jesarlekuan jesartzen ziren, tratu ezberdina ematen zitzaien. Txistulariak musika-bandakoak izaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-075-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Jaietan alkatea eta zinegotziak kultur etxetik gora igotzen ziren elizara alkate-soinua jotzen zen bitartean. Elizako lehenengo ilarako jesarlekuan jesartzen ziren, tratu ezberdina ematen zitzaien. Txistulariak musika-bandakoak izaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Alkatiek-eta diñot.
- alkatiek bai bai. Orduen jaixetan, joaten ziren kultur etxetik ta alkatie ta kontzejalak-eta danak ta txIstularixe aurretik, alkate soiñua egoten zan zozer txistuegaz joateko, bai. Ta joaten ziren ta lelengo bankuen han alkatie ta konzejalak. Ta gero orduen monagilloa, ni baten baiño gehixau ein dot, insensionarixoa “ra-ra”, insensarixoa, ba banan-banan alkatieri ta konzejalari aurrien pareu ta ein holan ta “tra-tra-tra” ta bestie “tra-tra-tra”. Bai, diferentzixe hareri, bai.
- Ta hori txistularixe nor izeten zan, alkate soiñue joten ebana?
- Ba txistularixe, orduen egon zan bandie be egonzan, musika bandie be egon zan. Hor egon zan Paselekuen kiosko ederra, bota eben gero, ta txstularixek be bai. Horrek txistularixek joaten ziren. Bai ta uniformez ondo jantzitte-ta. Ta gero mazeroa, mazeroak holan buruen ipiñi peluke zuri bat eta kapie ta harek be bai joaten ziren. Kategorixe, orduen kategorixe gehixau egoten zan horrek geuzek.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia