Garbitokian ijitoekin olgetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-073-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Iparragirre kalean zegoen labaderora (garbitokira) joaten ziren olgetan. Pilik dio ijitoekin batzen zirela bertan. Hainbat herritar batzen ziren bertan eta abesti batzuk ere ikasi zituzten.
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko apirilaren 19a
- Iraupena: 0:01:16
- Erref: GER-073/015
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Kanpoko jendearekin harremana , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Maria Antonia: Iberduero, baia, ez Picasso kalien, beste aldien, hamen.
- Pili: Banco Santander.
- Iparragirre kalien.
- M.A.: Iparragirren. Hantxe egon zan labadero bat, ta haraxe juaten giñen danok, jolasten.
- P.: Ni akordetan naz, labaderon kittanakin ni beti. Ta gure amak emoten dosten traputxu bet, trapu bet, ta jaboie apurtxu bet, zati bet. “Ala juan labaderora, ta egon han”. Ta han egoten nintzen orduetan, kittanakin han. Upilako lagunek kittanakin.
- M.A.: Han asko egon zan, Peionekoak be egon ziren han, ta txurrerixakoak be bai etorten ziren, txurrerixe be han egon zan, Mauri-ta han bizi ziren, labaderon atzien ez dakit zelako txabolan. Ta danok hantxe egoten giñen. Ta ni akordetan naz, neska baltz bat egon zan, “debajo de la hoja de la lechuga” kantetan doskun “tengo un amante enfermo con calentura, me dice que tiene...”. Ikesi genduzen horrek kanta guztixek guk.
- Ta zetan olgetan zenduen ba?
- M.A.: Uregaz han.
- P.: Garbittuten erropak.
- M.A.: Olgetan! Lau pozu euki eban, labadero handixe, lau pozu eukitzen ebazen, ta handik pla-pla-pla urteten eban urek. Hantxe ederto.
Egilea(k): Nerea Uriona Egia (Euskal Herriko Unibertsitatea)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!