Gernika-Lumo (Bizkaia)

Euskal kultura erakutsiz Paris inguruan

Euskal kultura erakutsiz Paris inguruan <p>Bonbardaketa ostean, Elaiko-Alaikoekin Parisera joan zen errefuxiatuta. Hainbat ikuskizun antolatzen zituzten euskal kultura zabalduz. Parisko Trokadero antzokian ere egin zuten bat. Frantziako beste leku batzuetan ere aritu ziren. Ekainaren 24an heldu ziren Parisera. Han ere bonben beldur ziren. II. Mundu Gerrak harrapatu zituen han, eta han ere babeslekura joan behar izaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-067-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bonbardaketa ostean, Elaiko-Alaikoekin Parisera joan zen errefuxiatuta. Hainbat ikuskizun antolatzen zituzten euskal kultura zabalduz. Parisko Trokadero antzokian ere egin zuten bat. Frantziako beste leku batzuetan ere aritu ziren. Ekainaren 24an heldu ziren Parisera. Han ere bonben beldur ziren. II. Mundu Gerrak harrapatu zituen han, eta han ere babeslekura joan behar izaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gu joan giñen “pa que vean las costumbres del País Vasco”. Meza osteko jaia, eitten gendun ta, “Osea, cuadros vascos”. Ta Parisen ein gendun “en el Trocadero también, en el teatro Trocadero”. Ta leku askotan. Ta gero ein gendun eskursiño bat be, “excursion o para atuar, al norte de Francia”: Calais, Valennciennes, Dunkerque, Douai, dana nortie, dana. Joan giñen hemengo kostunbriek erakusteko. Ta han Frantzixen guk danak lagunek ein genduzen; frantses guztixek, nobixue be euki gendun ta danak. Orduen nik euki naben han Frantzixen. Ein naben hamazazpi urte. Bonbardeuen euki naben hamasei. Ta Frantzixera allege giñenien, hemen izen zan bonbardeoa, “veinti seis de abril” ta gu Frantzixera allege gendun “el veinti cuatro de junio”. “Osea, abril, mayo, junio” egon giñen hemen gerriegaz, baia txarto, txarto. Ez zan egon jatekorik eta lo eitten edozein lekuetan. Santanderren be barkue hartu baiño ariñau, elixa baten sartu oskuen, han lurrien lo eitten ta txarto. Ta gero Frantzixera joan giñenien ba, ederto hantxe bonbardeo barik-eta. Harexek bonbardeoan billurrekaz beti, beti. Hementxe sirenie jo ta beti errefujixoa. Ta gero han Frantzixen, beste gerrie europeue hartu gendun. Ta han be joaten giñen refujixotara. “a la…”. Igual gabeko ez dakit ze orduten ta kamisoiegaz-ta gu arrapaladan. Refujixue euki gendun albotxuen; gu bizi garen albotxuen. Ta haraxe joaten giñen. Ta frantsesak etorten zien euren sonbreruekaz-ta boltsakaz-ta. Guk: “bai, horrek ez takixie zer dan gerrie. Guk, gerrie paseu dogu-ta”. Danak kamisoiegaz ta arrapaladan haraixe, billurregaz, billurregaz. Ba hori gerra denporan izen zan, baia gure txiki denporan ba edertoau Gernikan. “¡Estupendamente!”.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia