Jolasak zein antzerkiak kalean bertan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-067-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko apirilaren 13a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: GER-067/008
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak , Aisia » Kultura » Antzerkia
Transkripzioa
- Ta gu beti kalien olgetan. Kotxerik be ez zan egoten. Gerniken kotxie? herri guztixen igual hiru kotxe. Ta gu kalien osea kordelagaz jolasten, ta kalien izeten zan. Ta domekatan joan zera, dotriñera joaten giñen lauretan. Ta gero entretenimientue izen zan, egixe da hori, portaletan eitten zan teatroa umiek, gure lagunek eta umiek, teatroa portaletan. Joan zerara, dotriñera domeketan ta gero, dotriñetik: “Teatroa dau, han zerien, kalien, ez dait nungo etxien”. Ba, hara joaten giñen. Ta gero txakur txikixe pageu, neskari e! Gernikeko neskari, hau gure lagunek-eta, ta jantzi trapu zahar batzukaz ta gu eskillaretan danak, ume guztixek hantxe planteute ta bestiek teatroa eitxen. Ta gu hantxek ikusten teatroa. Ta haixe izen zan bizimodue; ez zan egon ez telebisiñorik, ezebez ta kalien, izeten zan umiek kalien. Osea, askozaz be oin baiño gehixau. Oin umiek dekoie telebisiñoa, bestie ta beti, hantxe etxien sartunde harek ikusten. Gu kalien beti; hantxe, jokoan edo “primera-segundas-ta”, kotxerik be ez zan egon. Ta kamiñoan eitxen gendun dana; kamiñoan olgeu ta dana. Ta nozipeñien burdixe paseten zan; baserriko burdixe ta guk hantxe jesarri ta baserrikuek igual, esaten oskuen: “Umiek kanpora! ez zer!”. Ta beste batzuk itxi eitten ginttuzen. Ta guk hantxe, ipiñi karruen ta traka-traka burdixekaz. Antziñe Gerniken, burdixek eta karroa, harexek izen zien; kotxeik bapez, kotxeik bapez. Osea, kanbixeu ein de konpletamente bizimodue, konpletamente.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!