Gernika-Lumo (Bizkaia)

Baserritarrak, frutadunak, arraindunak, okinak... etxerik etxe

Baserritarrak, frutadunak, arraindunak, okinak... etxerik etxe <p>Astelehenetako baserritarren eria, azoka, Pasealekuan egiten zen. Fruta-saltzaileak ere etortzen ziren kanpotik. Arrain-saltzaileak etxeraino etortzen ziren; ziento bat antxoak txakur txiki bat balio zuen. Ogia ere sorki gaineko otzaretan ekartzen zieten etxera. Okinak gurdiarekin hasi zirenean garraio lanetan, aurrerapen handitzat hartu zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-067-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Astelehenetako baserritarren eria, azoka, Pasealekuan egiten zen. Fruta-saltzaileak ere etortzen ziren kanpotik. Arrain-saltzaileak etxeraino etortzen ziren; ziento bat antxoak txakur txiki bat balio zuen. Ogia ere sorki gaineko otzaretan ekartzen zieten etxera. Okinak gurdiarekin hasi zirenean garraio lanetan, aurrerapen handitzat hartu zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta erixe ba bai, eitten zan, osea, oin plazie dau hemen, ba? Eitten zan, Pasielekuen erixe. Ta etorten zien baserrikuek-eta danak, hortxe arkuetan, hantxe barruen, bankutxuek-eta jesarri hantxe ta euren gauzatxuek saltzen. Ta gero horrek naranjeruek-eta horrek fruteruek be etorten zien ta hantxe izeten zan erixie. Osea, astelehenetan izeten zan? Bai, astelehenetan seguramente. Ta arraiñek-eta be etxeraino ekarten oskuen, buruen zerak, zestoak buruen. Hemetik haraiño, Lurgorrireiño, Cruz Roja dauen lekuen, haraiño etorten zien arraiñekaz. Ta zientu bet antxoa, txakur txiki bet, txakur txiki bet. Ta bajatu […] geure platertxuekaz behera ta zientu bet antxoa ta txakur txiki bet. Ta etzeraiño ekarritxe! Ta ogixe be etzeraiño ekarten genden antziñe, zestoatan. Buruen ipiñi zorkixe ta etzeraiño, ogixe ta danak. Eta oin nobera joan biher deu /bideu/ danetarako. Ta harek karrotxuek etorten zien, hasi zien etorten karrotxuek, “ay, qué lujo!¡ Vaya carros las panaderas!”. Ta orduen be, etzeraiño baiña karrotxuen. Baiña lelengo, buruen zorkixe ipiñi ta hantxe ogixe ekarri. Ta ekarten dabe oiñez ta pixureiño, pixureiño. Ta gero guk oin, joan ein biher dogu /einbigu/ erosten panaderixera. Horixe, diferente total izen zan bizimodue, total! Ta baserrikoak ba, etxeraiño be ekarten oskuen patatak-eta esnie be bai.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia