Barrenkale eta San Juan inguruko kontuak, gaiztakeriak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-030-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 04a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: GER-030/003
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Aldaketak eta arazoak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Gero diferentzidxe egoten zan Gerniken ba txikidxaua izen zalez ezetu be danak, etzeko danak. Joaten ziñen Barrenkalle kaletik, gu jaidxo giñen hiru bai, hiru jaidxo giñen geur Hotel Boliña barridxe dauen lekuen Txobertxun etzie izan zan, ta hantxe jaidxo giñen. Bai, Hotel Boliña barridxe dauen lekuen egon zan hantxe Txobertxun etzie ta behien egon zan estankue Kataliñena esaten otsiena, ta hantxe jaidxo giñen eta bautidxeu San Juanen.
- Zelan deitzen zan ha etzie?
- Txobertxun etzie esaten otsien. Katalin estankue. Ta hantxe jaidxo giñen hiru; Ni, Jose anaidxe eta Consuelo. Ta Alberto Errenteridxen, gaztiena, ta beste bat San Juan Ibarren, hil zana bonbardeoa baiño ariñau. Ostantzien, gure bizidxe hantxe San Juan Ibarren izen da. Ta karo, San Juan Ibarreko hori beti eukitten oskuen Gerniken billur apurtxu bet, zapotxuek izen giñen, bai mutil gaztiek zapotxuek, billurre danak San Juanetik pasetako ta hortik. Joño! kale peligrosue dala ta joño, geiztoak dauzela mutillek eta bueno ba, billurre. Egon zan, ta karo egon zana uneda baten egon zan ba tifuse egon zan itzela, ta han kuadrillie han San Juan kalien egon zan tifuse asko, ta nire lagunek anaidxek etzien, Rikardo Arrienen-eta, batzokidxe euki eben oin Arrien dauen barrien, hantxe egon zan batzokidxe eta nagusidxek esaten otson Rikardori esaten otson: "ez gara joango San Juan Ibarrera han tifuse dau ta, ez zara joango hara e! ta handik pasetan bazara arin paseu e! tifuse dau ta". Asko egon zan. Gure lagune, esaten otsien Gerniken "Barkilleruena" harek be hil zien ez dakitz bi-edo, hantxe-hantxe egon zan tifuse, baia asko. Ta orduen, joño ha geixo txarra izeten zan, tifuse, bueno! kontajidxue eta billurre jentiek. Ta gu han ibiltten giñen, etze zaharrak egoten zien, Calle El puertotik Calle San Juanera pasetan zan etze zahar artien ta bueno! ta hantxe pasetan giñun ta bueno, geixoa bakizu, batzuk hartzen dabe ta urrunetik beste batzuk bertan ibildde bez. Ta hantxe ibiltzen giñen gu.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!