Rikarda Gastelua Ispizua
Gernika-Lumo (Bizkaia) (1918-2015)
Biografia
1918. urtean jaio zen Urdaibai gazteluan, "Castillo Perejil" izenez ezaguna denean. Gaur egun, gaztelu hori Foruko herrian egon arren, lehen Gernikakoa zen; beraz, Rikarda bera gernikarra da. Andra Mari elizako lehen sepultura ere beraiena ei zen. Gurasoak ere gernikarrak zituen: aita Txorraburukoa eta ama Errenteria auzokoa. Zazpi neba-arrebatan gazteena izan zen; berak urtebete zuela hil zitzaienez aita, umetatik hasi behar izan zuen neskame lanetan; ondorioz, bizimodu gogorra izan zuten etxekoek. Urdaibai gazteluak hiru etxebizitza zituen eta, horietako batean, ezkontza egun batez, koltxoi baten hasitako suak etxe guztia erre zuen. Rikarda leihotik bota zuten mahasti batera eta horrela egin zien ihes sugarrei. Denak onik atera ziren, baina zuten guztia bertan galdu zuten. Horren ostean, etxe ugaritan bizi izan ziren Urdaibai baserria eraiki arte, gazteluaren azpiko aldean, Forurako bide izkinan. Muxikan, Gernikan, Bilbon... neskame lanetan aritu zen ezkondu arte. Bonbardaketan bertan, Erdikokaleko zapata-denda batean ibili zen lanean. Bilbon zegoela, salaketa bat tarteko, Larrinagako kartzelan sartu zuten amarekin eta nebarekin batera; baina egun gutxi egin zituen bertan. Foruko Pedro Agustin Agirregaz ezkondu zen; berak ere lantzean behin parte hartzen du grabaketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GER-098 | 2012 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GER-099 | 2012 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GER-100 | 2012 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute