Pedro Agustin Agirre Orue

Forua (Bizkaia) (1917-2015)

Biografia

Landaberde inguruko Benta baserrian jaio zen 1917. urtean. Aita bertakoa zuen eta ama muxikarra. Bost neba-arrebatatik laugarrena eta seme bakarra izan zen. 14 urte ingurura arte herriko eskolara joan zen; eskolak erdaraz jaso arren, dotrina euskaraz ikasi zuten. Espainiako Gerra Zibilak borrokarako adinean harrapatu zuen eta alde batetik bestera aritu zen 6 urtean bi bando desberdinetan, oso ondo gogoratzen ditu zehaztasun guztiekin bertan bizi eta ezagututakoak: UGTko miliziano bezala Dimako harrobi batean, Otxandion zapadoreetan trintxerak eginez... aritu zen; Bilbon UGTko beste batailoi batera batu ziren Kantabriarako bidea hartuz; Santoñan atxilotu eta hilabetez egon ziren bertako kuartelean preso; alde batetik bestera ibili ostean, Miranda de Ebron italiar soldaduekin bat egin behar izan zuten, etapa berri honetan mandoen ardura hartuz. Bera gerran zebilen bitartean, bere etxekoek alde egin behar izan zuten errefuxiatuta; handik bueltan, etxea okupatuta aurkitu zuten eta auzoko Landaberde baserrian egon ziren. Benta baserria saldu eta "Papelerixe" izenez ezaguna den etxean eta fielatoa zegoen etxean bizi izan ziren. San Kristobal jaietan, boxeo-lehiaketa antolatzen zuten auzoan eta Pedro Agustinek "El as de puño de Landaberde" ezizenez parte hartzen zuen. Urdaibai gazteluko Rikarda Gasteluarekin ezkondu zen; berak ere parte hartzen du lantzean behin grabaketan.

Zintak

KodeaDataProiektua
FOR-002 2012 Euskal Herriko Ahotsak
FOR-003 2012 Euskal Herriko Ahotsak
FOR-004 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Egarri eta edonon edan
2 Bazkalorduan igerian ikastera
3 Zubi azpian erre ondoren eskolara
4 Bainujantzirik ez
5 Karramarro ugari Transkripzioaren ikonoa
6 Herrien arteko mugak ibaiaren bi aldeetan
7 Gauez angula zuria eta egunez beltza
8 Abarketak ez bustitzeko, oinutsik
9 Eskolan erdaraz, elizan euskaraz
10 Gorputza baino ez zen eramaten eskolara
11 Muxika edo Morga inguruko hilketa
12 Foruko etxea
13 Dimatik Otxandiora eta gero Bilbora gerra garaian
14 Bonbek hildako ganadua jan zuten
15 Turtziozen soldadu
16 Santanderren eta SantoƱan preso
17 Mandoak gobernatzen
18 Gerra baina jan faltarik ez
19 Patxikoren aurrean desfilatu zuten
20 Sei hilabeterako etxera, baina lizentzia iritsi zitzaion
21 Azpirari hil-kutxa esaten zioten
22 Sei urte alde batetik bestera
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia