Kontxi Zorrozua Zabaleta Piñu
Lumo auzoa; Gernika-Lumo (Bizkaia) (1926-2017)
Biografia
"Piñu" ezizenez ezaguna zen Buztargina izeneko baserrian jaio zen, gurutze gorriaren aurrean, iturriaren atzealdean (gaur egun desagertua). Ama bertakoa zuen eta aita Errigoitikoa. Umetan Pasealekuko eskolan eta Segundo Olaetaren musika-eskolan aritu zen. Bonbardaketan, beraien auzoko Agirre "Agarre" baserriaren sagardian babestu eta hantxe egon zen hiru ordu eta erdiz mobidu barik etzunduta. Beraien etxea osorik gelditu arren, gau hartan Errigoitira joan ziren aitaren jaiotetxera. Gerraostean erizain lanetan aritu zen Alegria medikuagaz, baina behar horiek alde batera utzi behar izan zituen penaz. 12 urtez AEBko Idahon bizi izan zen bere senarrak taberna-jatetxea izan zuen han-eta. GER-107/108 zintetan bere auzoak ziren Xexili Mintegia eta Mertxe Hidalgogaz batera eman zigun antzinako bizipenen berri.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GER-093 | 2011 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GER-094 | 2011 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GER-107 | 2012 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GER-108 | 2012 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute