Hirune Etxebarria Bastegieta

Gernika-Lumo (Bizkaia) (1923)

Biografia

Foru Plazan jaio zen, Andra Maria kaleko seigarren zenbakia zenean, Frantseskalera ematen zuen eraikinean. Ama Erdikokalekoa zuen eta aita Foruko Jauregizarrekoa "Jauzar". Amaren aldeko aitita, Bastegieta baserrikoa, bertsolaria zen. Oinarrizko ikasketak karmeldarren ikastetxean eta solfeoa Segundo Olaetagaz ikasi zituen. Umetatik irakurri zuen euskaraz etxean zituzten liburuei esker. Gerora ere, berak dioen moduan, amaren altzoan aitagandik ikasitako hizkuntzaren irakasle izan zen gizarte etxean zein bere etxean antolatutako gau-eskoletan. Bonbardaketako bizipenak bizi-bizi mantendu ditu: aurretik Sigertatxuko ur-depositoan ezkutatu zirenekoa, Forura joan eta handik ikusitakoak... Foruan hiru lekutan bizi ostean, herrira bueltatu eta aitak lan egiten zuen abarketa-lantegira joan ziren bizitzera estatuko etxeak egin arte. Sabino Arana aitaren laguna zen eta haren txartel pertsonalak ere beraien etxean erre ziren bonbaketan. GER-037 zinta HABEko "Alfabetatzerako Langaiak. Bizkaieratik Baturantz" liburuaren prestaketarako 1985eko uztailean egin zitzaion elkarrizketa da.

Zintak

KodeaDataProiektua
GER-037 1985 Alfabetatzerako Langaiak. Bizkaieratik Baturantz
GER-105 2012 Gernika-Lumoko ahotsak
GER-106 2012 Gernika-Lumoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gernikako bonbardaketaren ondorioak Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
2 Foruen plazan jaioa Bideoaren ikonoa
3 Eskola eta solfeoa Bideoaren ikonoa
4 Euskarazko irakurgaiak Bideoaren ikonoa
5 Sigertatxuko ur deposituan babestuta Bideoaren ikonoa
6 Bonbardaketa aurretik Forura Bideoaren ikonoa
7 Errepideko azpiko babeslekua Bideoaren ikonoa
8 Abioiei seinaleak egiten zizkien gizona Bideoaren ikonoa
9 Aita Sabino Aranaren hurkoa zen Bideoaren ikonoa
10 Foruko fusilamenduak Bideoaren ikonoa
11 "Gernike geure herri politte ikusten" joan zirenekoa Bideoaren ikonoa
12 Bonbardaketa aurretik baserria jendez lepo Bideoaren ikonoa
13 Gudariak Gernikan Bideoaren ikonoa
14 'Cara al Sol' Pasealekuko dantzaldietan Bideoaren ikonoa
15 Abarketa-lantegira bizitzen Bideoaren ikonoa
16 Soldadu batek eman zion koltxoia Bideoaren ikonoa
17 Goserik ez Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia