Pedro Akordarrementeria Bekoetxea
Gautegiz-Arteaga (Bizkaia) (1926)
Biografia
1926. urtean jaio zen Gautegiz-Arteagako Galatxu etxean. Gurasoak ere bertakoak ziren. Bere anaia Jon lagun zuela egin zioten bideoz grabatutako elkarrizketa hau 1989. urtean. Gaztetan itsasoan zein Boisen (AEB) artzain lanetan ibilitakoa.
Herrian egondako abadeak, Ameriketako kontuak, Gernika-Lumoko bonbardaketa, erreka eta itsasadar inguruko gorabeherak eta arrantza, txori-motak, laminei buruz etxekoek kontatutakoak, akelarreen eta kristautasunaren lotura, Gabonetako usadioak, garai bateko jatekoak, eskekoak eta kitanuak, itsasoko kontrabandoa, errezeta tradizionalak... izan zituzten berbagai.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GAU-007 | 1989 | IRALEren Bizkaiera Bilduma | Kolesti Agirresarobe | ||
GAU-008 | 1989 | IRALEren Bizkaiera Bilduma | Kolesti Agirresarobe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute