Josu Zabala Ajuriagerra

Gasteiz (Araba) (1954)

Biografia

Otxandioko Mekoleta auzoan jaioa, guraso biak Otxandiokoak zituen. Bost senide ziren (hiru neska eta bi mutil). Josuk -Jesus Maria, nortasun agirian- 2 urte zituenean familia Gasteizera joan zen bizitzera. Esnea partitzeko negozioa jarri zuten bertan. San Jose fraide-ikastetxean (orain San Viator) ikasi zuen 17 urterarte. Ondoren Magisteritza ikasketak egin zituen, eta irakasle gisa jardun zuen hainbat tokitan. 11 urterekin trikitia ikasten hasi zen, eta gazte-gaztetatik murgildu zen Gasteizko euskal giroan eta musika munduan. Baita militantzia politikoan ere: LKI taldean ibili zen. Baxu jotzailea eta konpositorea, Hertzainak musika taldeko sortzaileetako bat izan zen. Taldearen sorreraren eta ibilbidearen berri eman zigun Gasteizko Ahotsak proiekturako egin genion elkarrizketan. Josu ez da gasteiztarra sentitzen, Mekoletakoa baizik, eta bertan bizi da. 

Zintak

KodeaDataProiektua
GAS-030 2019 Gasteizko Euskararen Ahotsak
GAS-031 2019 Gasteizko Euskararen Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Bi urterekin Mekoletatik (Otxandio) Gasteizera bizitzera Bideoaren ikonoa
2 Umetako Gasteiz, oraingoa baino askoz txikiagoa Bideoaren ikonoa
3 Gasteizko euskaldunen tabernak, umea zenean Bideoaren ikonoa
4 "Desberdina" sentitzen zen, Gasteizen euskalduna izateagatik Bideoaren ikonoa
5 Umetako jolasak eta entretenimenduak Bideoaren ikonoa
6 Eskolan onartu ez, erdaraz ez zelako ondo moldatzen Bideoaren ikonoa
7 San Jose ikastetxean, fraideekin Bideoaren ikonoa
8 Gasteizko kultur giroa, 16-17 urte zituenean Bideoaren ikonoa
9 Musikaren munduan murgilduta, gaztetxotatik Bideoaren ikonoa
10 Euskararen aldeko borroka: lehen euskarazko klaseak Bideoaren ikonoa
11 Lantzale musika-taldean, soinua jotzen Bideoaren ikonoa
12 Quinteto Egia taldean, Patxi Villamorrekin batera Bideoaren ikonoa
13 "Baga Biga Higa" sentikaria, Gasteizen Bideoaren ikonoa
14 Arrasateko ikastolatik Burgosera, soldadutza egitera Bideoaren ikonoa
15 Soldadutzan, komite antifrankistan Bideoaren ikonoa
16 Soldadutzatik bueltan, berriz irakasle lanetan Bideoaren ikonoa
17 Aktibismo politikotik aktibismo musikalera Bideoaren ikonoa
18 Xabier Amurizarekin, bertso musikatuekin herriz herri Bideoaren ikonoa
19 Kantautoreekin eta Ruper Ordorikarekin Bideoaren ikonoa
20 Ertzainak taldearen hasiera: troskista taldea Bideoaren ikonoa
21 Gasteizko hazkundea eta euskararen prestigioa Bideoaren ikonoa
22 80ko hamarkadan, gazte alternatibo asko Gasteizen Bideoaren ikonoa
23 Tabernetako erreferentzia musikalak Bideoaren ikonoa
24 "Tribuen sorrera" ahalbidetzen zuen giro musikala Bideoaren ikonoa
25 80ko hamarkadan, fenomeno interesgarriak: fanzineak eta rock-taldeen eztanda Bideoaren ikonoa
26 Hertzainak musika-taldea sortzeko ideia Bideoaren ikonoa
27 Xabier Montoia, euskara eta punka Bideoaren ikonoa
28 Hertzainak taldearen izena Bideoaren ikonoa
29 Hertzainak taldearen lehen partaideak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia