Garralda (Nafarroa)

Kanadako egonaldia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GRR-005-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Kanadan egon zeneko kontuak. Non ibili zen eta zer egiten zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta han, Kanadan, egon zinen urte haietan, zer egiten zenuen? zura erraten da? ‘madera’? edo...
- Bai, ona, ebetik; sei urte edo, zazpi, ba... zazpi urte edo gala? eiten ebetëk; au da menuxia zura; au da berria, au da zaar bat, eta au da berria, gau, eta, e? gemen, egun ta... egun ta berrogeita bortz edo berrogeit amar mila? e... erregu bezala sartzen dira or, gari, gari? edo... gari edo nai duzun, sartu nai duzuna.
- Orduan, halakoei hemen erraten zaio ‘silo’ edo?
- Bai, tsiloa, siloa, siloa... eta ebetik bada, ebetik bada, auniz gan; ala da bortzegun edo geago bada, eh! bertze bat baduu emen da, emen da ola, kau... Ona! (liburu bateko mapa erakutsiz) au da... Konpañia, Alberto Kuiput, e?... ah! puntu bakotxean, puntu gorri goeteik bakotxean, da, ebetik bat; balin badira bida? bida, balin badira iru edo lau edo... nai duzun guzia. Au, au non egini(k) tao? au dao, au da emen goiti, nonbeit. Bai, emen, goeki(n)... (mapari begira:) gena! emen, Milo erri bät; ebeti padira iru, ebet...-ergana, ebetik, iru, orra or iru, eta gero bertze erri batean badira lau, emen badira iru, emen badira, anitzez tokietan iru-lau erri bakotxean, e? eta... azken urtetan, azken urtetan gemen goiti? gen goiti? e... High Level –aski pastui tago emen ajenda– High Level, emendik goiti, sartui tao, en los Territorios del Norte erraten dena, bana emen goitti? ini tago bertze bat... en, emen ezta, erri berriak eitten ei... eiten ei zire orduan. Ta emendik pasatu gine? genara, a... Fort Saint John; orduan etze bat ezik baia, e... ni asi nintzeleik ogeitana... iruetanogeian edo gala? mil novecientos sesenta o ala asi nintzeleik? orduan in tzute bat, eta, lau edo bortz urte... berantago? ein, ein due bertze bat. Baëa, au bezala, alde batra? au erdian, bertze aldera, bertze einbertze, eta gero, bazitue, berregun mila... beino... erreguen sartzeko, bazitue.
- Eta zer, gariarendako?
- Garia, gari; gemen? gemen atratzen da... ya trena ezta goitirago faten, te geinera ekartzen da ona, e? puntu ebedek... dira? trenein... gena, bidea.
- Zer estadu da hori?
- Au? Alberta.
- Alberta? hori dena da Alberta?
- Au da, dena Alberta; ta ge-, emen, gero? British Columbia berris, ya ona... azken... ori.
- Eta nola joan zinen? aditu zenuen bazela lana edo?
- Emen asi gine?... asi ginen, olakoik, familian fan bear ginduela, eta...
- Lana bazela, eta...
- Eta lana bazela, bah! lana, gan lan anitz orduan; or itzein tzela lur gartan lan anitz.
- Eta ongi egon zinen?
- Ba(i), ba(i); bai, diru pixkat ein gindue? gemen ezkindue ein bëar? diruik? da gena, orduan, ze dek-? gaixki zego eiteko dirua. Eta... remolatxa? txorratzera, intzulian gine; ura akatu ze... zortzi edo amar egunes? ori azten da de fite, baëa, yakinaskeros zer egiten bear duzun, an, dirua, gan, irabazten da dirua. Da ein bear tuzu labor(r)en, guen erria bezala, egunian, xorratu. Bueno, erini tao? badakizu? makinekin erekii tao? pues, dena... errenkara, eta, aitxurko batzu padira? ta, utzi biozu: gemen bat? eta emen bertze at, beztiñatiko kartzu bear tuzu guziak. Baea ori ein deike, txx-txx!... hala! e? nola... bista pixkat izanaskos? ein deike aisa, ta gero? ori eind-, ola, ogei dolar edo ala irabazi bear zintue egunean, guk ordu-, o orduko diru anitz, e? bai, izan bazindue lana... bida edo iru ilabeteko? jeje! ori... azten da? aisa, ta adio! zortzi o amar? edo... amabortz egun? eta... akabo.
- Eta horiek zer dute izena, ‘silo’ itxurako horiek?
- Graneros, greine.
- Bai, Aezkoan bazine, ‘gareak’, ezta?
- Bai, bai, ori garea katzu; Auritze? kooperatiba dao bezala, farmer da... ‘agricultor’, eta, gemen bezala pues izan daike nik, zein erra(n) ba? len Copeleche ze, orai eztakit nor edo noena den Copeleche, eztakigu noena den orai, akabatu da Copeleche.
- Bai, Inlena eta... beste batzuekin bat egin dute eta...
- Inlena ta (...), bah! gauza bat galakoa ta, ebek, guzio tira. Eme-, eme(n) beitu? onek badu? e... lur? abantzu bi Españak orrela; onek bakarrik, e? one(k) pakarrik.
- Albertak bakarrik?
- Albertak bakarrik.
- Espainia halako bi, e? bi aldiz...
- Bi, aldiz, bi aldiz e... urbil-urbila bi aldiz bezala. Emendik?... emendik, genareino badira, bi mila kilometro; bi mila, e? emendi nondipeit pasatu ginue, dena goiti fateko? ta, bi egu, autoak, kosta zitzegu.
- Eta delako garai haiek egiteko, nola zen prozesua? zuei ekartzen zizueten zura edo?
- Gala, guri... guri, guri ekartzen tzoute beite gutzia.
- Zer zen, izeia edo lerra edo zer zura-klase zen?
- Ez, ez zena... berexia.
- ‘Abeto’ edo, izeia edo?
- Abeto, izein tze abeto; e... badakizu zengatik? gena... zarrak eiten ginduzelaik? gero, e... zureria ori berris, e-zartzen gindue gemen, barnea; oiek eztira ona... pipiak etze...-ko e, eiten daus e. Gero emen, zolan, emen zementoa zartzen gindue, te gero emen barnean? bertze aldetik.
- Eta ze goiera, ze altura dute?
- Eh! gola, ogeitamar, ogeitamar...
- Metro edo?
- Ogeitamabortz edo gala izein tuzte, berrogei edo gala izein tuzte (...), oek txikiago dira, bai. T’ala, gemendik, gibeleen, argi artzen, gentaik, pues trena pasten da, ta ala, emendik, kargatzen tuzte, bagonak errateuntenak.
- Majoak, e?
- Lemixkoik sausteunte beiti? garia e sausteunte beiti? ta gero ändik goiti? ta goiti perris beiti; eztei-, ena-, eztuzu daus e, eskuekin eztuzu ukitzen daus e.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia