Gamarte (Nafarroa Beherea)

Karegintza 2

Karegintza 2 <p>Lurpean zen karobia. Karea denetarako erabiltzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-003-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lurpean zen karobia. Karea denetarako erabiltzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, bai, bai. ezautzen tzit ba Luro hola iraganaz, iraganik noizpait hola. Eta uste dizit hori, gisu-labia gero, gisu-labia egiteko harria ez zen beharko gisu-harria izan, beste harri klase bat beharko zien izan.
- Ah eta egiazko gisu-harria, badira hemen ba.
- Gisu-labiaren egiteko, zera, gisu-labia bera egiteko beharko zela beste harri bat, beste harri klase bat bestenez erreko zen.
- Ah bena gisu labia lurpian da, eh? Egina.
- Ah, ados.
- Lurpian da eh, kasik guzia.
- Ah bai eh?
- Ah ba, ba, ba.
- Ziek hola duzie eh?
- Ba!
- Ba guk ez.
- Ordian lurpian da, ta gero petik badu labe borta eta egiteko.
- Ados, guk ez dugu hola. Guk egina dugu harriz. Bena beste harri klase bat [...] bai.
- A ba, ez dut erraiten ahal harria zer zen. Hura ez dut erraiten ahal.
- Ados, benan lurpian baldin bazen... Bon, bon.
- Hola da.
- Eta denboran baziren biga're, baño hortxe da oraino're hor egiten ahal da hortan gisia, nik ez dut eginen behar den gisia hor, ta beste bat bazen hortxe, eta hunat pasatzeko bidian peko aldian bazen beste bat.
- Etxe huntan berian.
- Ba [...].
- Bi. Denboran, denboran. Ba.
- Ta gero gisia zendako baliatzen zen.
- Denetan eta alo... eta alor eta pentze eta guziendako izigarriko eta hunkaillu baliosa da, gisia ba.
- Eta hormen xuritzeko eta?
- Ba ta're.
- Horrendako ere ba.
- Ba, benan hemen joan direnak anitz hola joan dira eta hola lurretan ezartzeko, gu guhaurek denetan ezarri gindien anitz eta herri guzia izan zen xeka hebentxe behi orgekin eta hola.
- Noiz utzi zinuten egitia?
- Aldi bat dugu egin, eh?
- Ah, aldi bat duzie egin.
- Aldi bat, ba.
- Aldi bat duzie egin. Bon bon.
- Hola da.

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia