Egurra lantzen du
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-003-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Egurra lantzen du. Makilak, uztaiak, arrasteluak eta beste hainbat gauza eginik du. Labana erabiltzen du langintza horretarako.
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2015(e)ko maiatzaren 06a
- Iraupena: 0:01:29
- Erref: GAM-003/022
- Kodifikatzailea: Alex Artzelus
- Emalea: Alex Artzelus
- Gaia(k): Lanbideak » Antzinako lanbideak » Artisauak
Transkripzioa
- Gero makil egiten ere ibili izana zira. Makil egiten, makilak...
- Zer, bena ikasten? Ez...
- Ibili izan zirela egiten.
- Ba, ah ba, ba, ba. Hori ene pazionia da, ene gustia da hori. Maite dut artzia hortan.
- Eta nori ikasi zinakon?
- Nehori.
- Zuhaurek ikasia.
- Nihaurek. Nihaun baitarik ba. Hartako erraiten dut, ez dut eskolarik benan buria badut.
- Ba, ba, ba, ageri da!
- Ba, ez dut eskolarik, ez dut balio, bena, eta sobera, eskolan ibili banintz, aise eta izigarriko eskolatia aterako nintzen.
- Kasu emazu beharbada.
- Ta zuk ganibeta baliatzen duzu makilen egiteko?
- Makila, ba, ganibeta ta tresna ttipi bat dut, ez dut tresna haundirik ez.
- Ta zer eginak batzu, guzietarik, makilez landa ere baduzu gauza anitz egina zuk.
- Eta zerak e, bon, anitz gauza, eta ukan dut jestia, harraikin murru iten eta, bai, bai, bai, eta gero zurraikin delako eta usteiak, behien usteia erraiten da eskuaraz, badakizu zer den? Usteiak.
- Bai, bai.
- Usteiak. Joariain ezartzeko usteiak, ta beste anitz gauza, arrastelu ta tallu ta...
- Arrastelu zeri deitzen dakozie?
- Eta "voilà", belar biltzeko hori.
- Arrastelua.
- Ba.
- Ados
- Arrestelia erraiten dugu guk.
Egilea(k): Alex Artzelus
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!