Gamarte (Nafarroa Beherea)

Bere casette-ko kantak

Bere casette-ko kantak <p>Gerratik etorri eta ezkondu egin zen. Haurrek ere kantatzen ikasi zuten eta casette bat atera zuten. Bertako kantak kantatzen ditu. Xiberotar batek egin zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-003-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerratik etorri eta ezkondu egin zen. Haurrek ere kantatzen ikasi zuten eta casette bat atera zuten. Bertako kantak kantatzen ditu. Xiberotar batek egin zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero hunat jin zinen eta ordian e deia beste bizi bat, ez? Ezkondu eta eginen zinen.
- Bai, bai. Ah bai, gero, gero eta ni berrogoita hemezortzian jin gibelerat eta hiruetan hogoian esposatu. Bai.
. Ordian hobe, ez? Emaztia ondoan ukanik.
- Iduri.
- Hobe bai, ez?
- Haurrak ukan eta haurrekin kanturako...
- Bai.
- Zaletasuna edo afizione hori ekarri dizie.
- Bai, bai, bai, ekarri dute, ba.
- Kaseta ttipi bat ere atera zinuten.
- Ah ba, eta arrakasta haundia ukan diina.
- Ah bai, haundia, izigarria, izigarriko arrakasta ukan zien.
- Kantatzen ahal duzia horko kanturen bat.
- Hor ageriko da liburia, eskiain, eh?
- Ah! Nola da, jiten denian herriko bestak, holako zeait, edo nola da?
- Kazeta hartako kantiak eta ba, ez ditut zera, biga eginen tut, bi bertsu, lehen zerainak.

Egun betia moda berri
arrimatzen gira hori
bermaturik eskuarari
hiruak gira kantari

Aita-seme et' alabak
mendian sorturik gira
maite dugu sorlekia
ta eskual herri guzia

Aita-seme et' alabak
mendian sorturik gira
maite dugu sorlekia
ta eskual herri guzia

Kantatzen dugu kantatzen
guretako, zirentako
kantatzen dugu kantatzen
gure eskualdun nortasunarentako.

- Ba, eta horiek ziek asmatiak?
- Eh?
- Ziek asmatiak?
- Ez, hori xiberotar batek egina za... egina zadan hori.
- Airia ere bai?
- Bai.
- Denak hak eginak ziren. Eta galdegin nakon, kantu bat hola, eta egin zadan, hantxe, Angelun da, bizi da gizona oraino. Kantaria zen gizona bera ere eh! Latxikana zien izena, Eskiulako.
- Ah to!
- Bai, bai, hala.

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia