Gamarte (Nafarroa Beherea)

Alorreko lanak eta tresnak

Alorreko lanak eta tresnak <p>Sasoi baten orain baino lur gutxiago lantzen zen. Garia ereiteari aspaldi utzi zitzaion. Brabanta, area, trungua, basa-area tresnak erabiltzen ziren. Emakumeak alea ereiten ibiltzen ziren</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-003-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sasoi baten orain baino lur gutxiago lantzen zen. Garia ereiteari aspaldi utzi zitzaion. Brabanta, area, trungua, basa-area tresnak erabiltzen ziren. Emakumeak alea ereiten ibiltzen ziren

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero, heben laborantxan eta artzen baitzinten, orai beno alor gehiago bazinuten, orai beno gari eta...
- Gutiago, gutiago.
- Gutiago?
- Bai.
- Oihan gehiago?
- ez, ez, guk e lur berriak eta egin tugu gero, etxalde ttipia zen eta haunditu dugu ta hala, "voilà".
- Eta... ogia orai ez baita ereiten gehiago, ogirik.
- Ez.
- Noiz utzi zinuten ereitia?
- Puf, ez dakit, ez du... badu bulta bat orai. Hemen ez du gehiago nehok egiten ogirik gehiago eta guk ez dugu artoa're egiten gero.
- Eta gero, konparazione, lurraren itzulikatzeko eta...
- Bravanta.
- Bravanta baliatzen zinuten.
- Bai, behi, behiekilan tiratuz hura, bi-hiru behi parez eta, hola.
- Ados, eta gero bazen beste, beste... ez baitakit nola deitzen duzien.
- Lurraren prestatzeko? ahia, ahia.
- Ahia.
- Ahia. Lurrain prestatzekoa, ba.
- Eta bazena beste tresnarik, beste...
- Eta trunkua erraiten zena, rulua, eta lurrain zapatzeko, eta gero, basa-ahia bazen lurrain harrotzeko, hola.
- Eta gero bazuzun beste bat hola hortzak hola zitina.
- Eta ba, basa-ahia.
- Ah, hori basa-ahia.
- Basa-ahia.
- Ados.
- Bai. Eta horiek guziak badira orai ere, benan traktorrak tu tiratzen orai.
- Bai.
- Bai. Horiek denak lehenago eskuz.
- Denak eskuz, denak kabaleekin eta hola.
- Gero bihiaren zera egiteko eraiki... ereiteko.
- Artoain ereiteko?
- Bai. Hor ere bazinutena maxinan bat edo hola edo?
- Ez e hatsarrian ez. Eta auzoko emaztiak biltzen zien eta hola artzen ziren, ereiten. Ordian, ordian eta hori orit dut eta eleka ari ziren, ari ziren bezala, eta ahatzerik burrustaka abian zen lekiain gañen artoa, ordian hek, dena sutzen zirelaik, holako tufa batzu baziren.
- Gero... kasu.
- Ba.
- Bon, bon, hola.
- Hola, bai.
- Horiek etxaldeko aferak.
- Bai.

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia