Gamarte (Nafarroa Beherea)

Festetako kontuak

Festetako kontuak <p>Etxe guztietan aritzen ziren kantuz. Baita jaietan ere. Bere lagun baten istorio bat kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-003-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxe guztietan aritzen ziren kantuz. Baita jaietan ere. Bere lagun baten istorio bat kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Erraiten duzu lehenago kantuz artzen zintela abantxu etxalde guzietan.
- Bai.
- Bazela kanturako...
- Ah ba, lehenago anitz, lehenago anitz ari ginen kantuz, berdin etxen familian, aitaikilan ta, aitak maite zin kantatzia, eta gero herriko bestetan ta, etxe inguriak egiten baitziren, ta herri... herrian, denak uñez eta goizian parti eta atsa artino bide guzian kantu orroaz elgarrekin besarka.
- Bai?
- Gaztiak, ba, hola zen. Eta hebentxetan gero, oritzen niz ikusirik: "badakixu? Bai ta...", ikastolari eman baitakote izena Erdozaintzi-Etxat.
- Ah bai.
- Bon, horgo eta apez-gei bat zen hura eta apez izan zen eta Mañex zen izena, eskolan elgarrekin ibiliak ginen gu.
- Ba, araiz. Egun hak laratan hogoita bat urte zuzken, Mañex hak. Hain anaiak, bazen eta Donaixtirat ezkondia, Tuiurrunerat. Izigarriko mozkortzalia zen eta ixtorioa, eta zerak, besteen eskerniak egiten zitien. Hebentxetan oritzen niz, gure aita ta amain aitzinian eta arrunt asia, behereko etxean eta anitz eginak eta asea eta izigarriko eskerniugilia zen, hala, eta eskerniuka eta...
- Zer da eskerniu?
- Eskernia? Eta besteen eta besteek, besteek ze egiten zuten, hori da, nola erran behar dut.
- [...]
- Arrapostu emanez bezala, edo?
- Eh, ba, berak galde hitza eta berak errepostu.
- Ados.
- Eta erran baituzu Beñat eta izan dela zien zerian, hori Xurrutakoa da, Xurrutan da hori, Oihanarteko semia eta etxe hori erosirik hor. Ordian horgo nagusi xaharra hola mintzo zen eta noaiti galdegin eta: "Maia, Maia doaikabe, debria astapitoa hi!", eta hola, hola artzen zen eskerniu egiten.
- Zirika bezala, ez?
- Ez ditut ez hitz ederrak hor erraiteko benan...
- Gauza pollitak dira.
- Ez du inportarik, ez du inportarik.
- Horiek behar tzi bildu, beste guziak hitz dotoriak nik etzit behar eh deusetarako.
- Ez, ez, ez du, untsa da ba.
- Bon.

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia