Gamarte (Nafarroa Beherea)

Ardoa egiten zen etxean

Ardoa egiten zen etxean <p>Ardo asko egiten zen lehenago. brentsa eta beste zenbait tresna erabiltzen ziren ardoa egiteko. Beste etxeetara laguntzera joaten zirelarik, sekulako mozkorrak harrapatzen zituzten</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-003-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ardo asko egiten zen lehenago. brentsa eta beste zenbait tresna erabiltzen ziren ardoa egiteko. Beste etxeetara laguntzera joaten zirelarik, sekulako mozkorrak harrapatzen zituzten

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Alkolikaikilan, alkolikatuik, eta hola, anitz ano egiten baitzen.
- Ah bai? eta nola egiten zinuten anoa?
- Anoa, eta maha... delako... mahatsa biltzen, eta gero maxina batian xehatzen eta untzi haundi batetarat eta hartan erakitarazten, eta gero, eta zaz... bospasei egunen burian, erakitzetik gelditzen zelarik, barriketan ezartzen, hori berrikitara artio egin dut eh nik hemen, diela hiru-lau urte artio, araiz, ba.
- Eta, zer erran behar nauzun... baziena maxina horrek izen berexirik? Nola deitzen zen maxina.
- Ez, ez, ez, maxina horrek... "fouloir"-a zerten gindien. Ez dakit, ez dut...
- Brentsa?
- Eh?
- Brentsa?
- Ba, brentsa, eta hura mahatsain tinkatzekoa. Brentsa zen, mahatsain jusain jauzarazteko, beste gisan. Bai, hola.
- Eta mahatsain neurtzeko, ze neurri baliatzen zinuten, pinta edo ze... ze neurri, nola erran, kiloak erraiten da janaindako eta...
- Ba.
- Eta mahatsaindako, likidoaindako bazinutena neurri berexirik.
- Ez.
- Litroaz landa, honenbeste litro edo honenbeste pinta edo...
- Honenbeste pinta ba, ordian?
- Bazinuten beste izenik, hola?
- Ez.
- Erraiteko hori, zonbat ano. Kalkulatzeko.
- Ez, eta barrika batean baziren, barrikak baziren eta berrogoita hamar botoilakoak, baziren ehunekoak, hiruehunekoak, seiehunekoak, hala, hola.
- Pintaka neurtzen zinuten, pintaka kontatzen.
- Ba, honenbeste pinta, ba. Bai, bai, seiehun pinta ta hola, bai.
- Hola, eta gero mahatsa egina zelarik, besta ordian.
- Ze egiten zelarik?
- Mahatsa, o anoa egiten zelarik, ordian...
- Ez, ez, ordian ez, ez zen, gehiago egiten zen arto xuritzetan eta ogi-joiteetan.
- Ah bai?
- Eta gero, primaderan, orai, ta mahatsak eta, mahastiak aitzurraikilan egiten ziren, eta ordian auzoetan aldizka ibiltzen ginen eta animaleko mozkorrak biltzen gintien arratsetan.

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia