Gamarte (Nafarroa Beherea)

Alemanek lurraldea hartu zuteneko gorabeherak

Alemanek lurraldea hartu zuteneko gorabeherak <p>Alemanak ingurua okupatu zutelarik ez zen nolanahi pasatzen ahal leku batetik bestera. Jaki zenbait eskuratzeko ere, txartel batzuk erakutsi beharra zuten. Senideek elkarren berri izan zezaten gutunak pasatzen ibiltzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-002-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Alemanak ingurua okupatu zutelarik ez zen nolanahi pasatzen ahal leku batetik bestera. Jaki zenbait eskuratzeko ere, txartel batzuk erakutsi beharra zuten. Senideek elkarren berri izan zezaten gutunak pasatzen ibiltzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ohit nuxu eta alemanak eta Monjolosen zirelarik eta're badakixu, ordian eta bidian eta pasatzeko ta're barra bazuxun, ta baxindien "laisser passer" ta holako paper xuri batzu banda berde batekilan, ta hura behar xindien erakutsi ta ordian holako tenoretarik holako tenoretarat ez xinden bakarrik pasten ahal.
- Ze beldurra ez? Ze lotsa.
- >Ba, biziki eta gero berriz baxintien, jatekoaindako baxintien berriz eta holako karneta ttipiño batzu ta hartan tiketa batzu, ta tiketa hekilan xindien eta ukaiten hunanbeste xokoleta, hunanbeste zukre ta kafeta horiek.
- Ba eta...
- Eta gero berriz gure etxen badakixut eta irriskiak ibiliak tuztela denboran eta kurrierra eta gu "zone libre"-tan gintxun eta "zone occuppèe" ta badakixut eta bizikleta-gidoimen barnian edo arropen barnian ta're letrak eta badakixu, letrak beste alderdirat pasatzen, ta gero beste familiek ere bere, beren familien berrien ukaiteko ta.
- Bai zeren ta azkenian hori ez? Monjoloserekin eta beti ukain zinuten hori, tratu hori edo harreman hori.
- Ba, ba, ba.
- Eta egun batetik besterat, fini.
- Ba, ba, ba.
- Horiek hor ezarri zutelakotz hor muga.
- Ba, kurutxatzen gintxun beti, bena behar gintxin muga hartan paastu ta beti alemanen aitzinian pasatu.
- Ba, gaizoak. Horrekin, horrekilan ere orroitzen zira.
- Ba, hori ta, ba gaztia nintzan ta bena ez du inportarik, arrunt gaztia nintzan.

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia