Gamarte (Nafarroa Beherea)

Heriotza errituak

Heriotza errituak <p>Bere ama hil zelarik, kanpoan sua egin zuten. Emakumeak zapi beltzekin eta gizonak banda beltz batzuekin joaten ziren hiletara. Dolua hiru urtez gordetzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-002-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere ama hil zelarik, kanpoan sua egin zuten. Emakumeak zapi beltzekin eta gizonak banda beltz batzuekin joaten ziren hiletara. Dolua hiru urtez gordetzen zen.

Transkripzioa

- Eta ziek bazinutena usaiarik etxen norbait hiltzen bazen kabaleer eta erraiteko? Edo erleer...
- Ez nuxu, ez nuxu ohit, bena ni ohit nizana, ene ama zena, nik zazpi urte nintielarik nik ama galdu dixit.
- A bai? soizu...
- Bai, eta gero ohit nizana enterramendutik landa etxerat jiten baitziren eta apaidien egitera, ordian ez baitakit ze otoitz batzuk eta egin zuztela badakixut, eta gero kanpoan suia egin zutela.
- Suia.
- Suia ba.
- Doikai zerbait erran...
- Hak ere, hak ere bazixin bere zera, zerbait.
- Hori ez dixit entzun.
- Hori hemen bazuxun. Orai harrapa xinezake norbait, xahar batzuetarik, egiten zena, nik haurrian hori ikusirik orit nuxu.
- Ikusi duxu. Gero...
- Eta gero errain dauxut denbora hartan, ordian eta emaztiak eta're enterramendutarat joaiten zitxun animaleko kapa batzuikilan eta dena kukuturik.
- Gaizoak.
- Eta gizonek berriz eta banda beltxa eta besoan. "brassiere" bat eta beltxa besoan, eta gero berriz dolia atxikitzen zuxun eta, hiru urte.
- Gehio sufritzeko.
- Gehio sufritzeko, eta errain dauxut, ni ttipia nintxun eta zazpi urte, ene ahizpak oraino ttipiago, eta guk ere urte batez beltxez bezti eta gero eta zer, kola xuriño batekilan, eta ene ttanttak eta denak beltxez bezti eta gizonek berriz eta palto eta zerian bazixien eta banda beltx bat ezarririk.
- Ba.
- Oraino ordian sofrikarioa baduxu baño, eta aitzina eta iduri zauxuten ta xu oraino gehiago matatzen xindutela xure sofrikario hartan.
- Gaizoak. Apaizek eta ordian bai baitzuten ordian boteria eta zera.
- Ba ta gero usai bat zuxun, eta gero jinkoak begira usaia galtzen eta ez baxintien egiten eta're.
- Bena bon, bederen bazen errespetia.
- Ah ba.
- Bederen morala.
- Ba moala bena hori bortitza zuxun.
- Ba, hori gehiegi.
- Gauza bortitza, ba.

Egilea(k): Alex Artzelus

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia