Donostia (Gipuzkoa)

Hiletako aurreko arrosarioa

Hiletako aurreko arrosarioa <p>Aita hil zenean inguruko jende asko etorri zen etxera arrosarioa errezatzen gauean. Lehen etxean errezatzen zen gerora elizan egiten dena. Gau guztian argia piztuta izaten zuten gorpua etxean. Kutxa bizkarrean eramaten zuten elizara lau lagunen artean, askotan txandakatu egiten ziren bide luzea izanez gero elizara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-065-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita hil zenean inguruko jende asko etorri zen etxera arrosarioa errezatzen gauean. Lehen etxean errezatzen zen gerora elizan egiten dena. Gau guztian argia piztuta izaten zuten gorpua etxean. Kutxa bizkarrean eramaten zuten elizara lau lagunen artean, askotan txandakatu egiten ziren bide luzea izanez gero elizara.

Transkripzioa

- Norbait hiltzen zanian, errosariyua-ta errezatzen zan?
- Bai.
- Bere onduan?
- Bere ondon. Jendia asko etorri ta errosariyua han, hor behian, Iribarko gizonak, Joxe Ramonek, errosariyua errezatu zun […]. Ta jende asko etortzen zan gabian. Elizan oain iten duen /iteuen/ bezela entierron aurretik, […] leheno iten zan etxian errezatu, iluntzian, ordu bat jarri ta.
- Eta gero, gaua pasatzera ere…
- Gaba pasatzen´e argiya piztuta hantxe egoten zan. Ez zan oain bezela itzalita egoten. Batebat hantxe egoten zien.
- Eta gero, elizara eramaten zan kaja?
- Bizkarrian eramaten zan. Lau lagunek hartu ta, hola, bidekutzian… bidekurtzia dan lekuan, ezin baldin bazun batebatek, txanda iten zitzaion, ta gora dana bizkarren eramaten zan.
- Hemendik elizaraiño asko dao? Asko ibili behar da? Zenbat denbora tardatzen da hemendik elizara?
- Behetik gora dao ta segun… Igual “raka-raka-raka-raka” juteko, bastante. Ez dakit /eztakit/ zenbat egongo dan /eongoan/. Guk azkar asko jun bihar izaten gendun mezetaa behintzat, batzutan iya ituan juten giñan ta. Mezetaa jun bihar izaten gendun ta.
- Oso goiz izaten zan meza?
- Ez, zazpi t´erditan egoten zan, ta zazpi t´erditako mezetaa juten giñan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia