Gamarte (Nafarroa Beherea)

Landareak etxea babesteko

Landareak etxea babesteko <p>Lore sorta bat jartzen zuten etxeko atean, eta elorri zuria berriz etxeko izkinetan abereak babesteko</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-002-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lore sorta bat jartzen zuten etxeko atean, eta elorri zuria berriz etxeko izkinetan abereak babesteko

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero erran baituzu, orroitu niz, Donibane egunez, Donibane bezperan egiten zinutena ziek surik eta hola? "Saint Jean".
- Ah non, hemen, hemen ez zuxun usaiarik.
- Ez zuxun usaiarik?
- ez, ez, ez dixit ikusi hemen.
- Eta bazinutena usaiarik nola... landare batzu, lore batzuen biltzeko...
- Ordian eta Jondonibane, nik orai ere giten dixit, Jondonibane goizetan, eta egin buketa eta gero borta sartzian dilindan ezarri.
- Hori ba, hori bazen.
- Ba, hori bazuxun usaia hori, eta gero, hemen eta egin dixiu eta orai ez nuxu hun egiteko hori dena, lehenago egiten gindiena eta elorri xuria.
- Ba.
- Elorri xuria bildu eta gero [foltse] eta izkinetan eta ezarri xantzaindako eta kabaleen eta zeraindako.
- A bi, eh?
- Ba, elorri xuria.

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia