Lehengo festak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-002-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehengo festetan akordeoia zen nagusi. Igande arratsaldetan Lakarran "Tourne-disque"-arekin ere aritzen ziren. Oinez mugitzen ziren, edo bizikletaz, mutilen laguntzarekin.
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2015(e)ko martxoaren 30a
- Iraupena: 0:02:25
- Erref: GAM-002/007
- Kodifikatzailea: Alex Artzelus
- Emalea: Alex Artzelus
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa
Transkripzioa
- Ta gero degizatzen zen jendia? Edo ordian ez zen holakorik.
- Non, non, non, ez zuxunakorik. Ta gero, gero berriz, gu hasi gintxun yantzan ta're ilun eta ilun zeiña joitian, eh be etxerat sartu behar ginixin lasterka, ah ba, ba, ba, fini fini ez zen eta ez zen eta gau eta blarik ez fitsik, eh! Ah non, non, non.
- Ez orai bezala goizeko zortzietan.
- Ez, ez, ez eta etxetik parti goizeko oren batian ta bestarat.
- Ah ba, hori duxu! Eta zer egoiten zen, ze musika egoiten zen?
- Akordeona.
- Akordeona soilik?
- Ah ba, ba, ba. Ba eta ederra duxu, nik beti maite ukan dixit. Akordeonaikilan eta guk hemen ukan ginixin eta errain dauxut, Frantxoa, donaixtiarra zuxun Frantxoa, hain denboran eta gero Beñat Galtxetaburu.
- Eta gero akordeoina bera bakarrik, ez zena panderorik edo...
- Non, non, non, ez zuxun, ez zuxun, non, non, gero jin txu horiek guziak.
- Horiek ez tuxie ezagutu hemen.
- Gure, gure gaztian ez zuxun holakorik egiten.
- Eta xirularik, ttun-ttunik, holakorik ez hemen.
- Ez.
- Hori gehiago Xiberoan.
- Hori gero ba, ta gero hemen ere hasi txu bena berantago.
- Ta xisturik edo gaitarik eta ez.
- Non, non, eta gero guk, haur, gaztiak ginelarik, haurrian eta bon eta ni esposatu artio're, eta igande guziz joaiten gintxun eta bezperetarat Lakarrarat, ta hantik landa seroretarat, eta gero seroretan baginixin eta "tourne-disque"-a bat neskatoak elgarrekilan yantzan artzen gintxun. Ba, dantzan eta kartetan eta...
- Hori igandetan.
- Igandetan. Ordian igande atsaldetan joaiten gintxun gogotik elizara, hola lakartar gaztiak eta gamartiarrak elgarretaratzen gintxun eta elgarrekilan jostatzen eta gero badakixu eta bide-herri guzia besoz beso artzen gintxin, ez zuxun oto bat pasatzen baldin bazen eta ez zuxun otorik eta're lehenago, non.
- Karroza eta...
- Eta norapait bestetarat joan nahi gindielarik eta ere, etxeetan bizikleta bat edo zuxun eta ordian eta lehenik bizikleta hartzen ziena hura zuxun bizikletan, bestiak "porteur bagage"-ian eta gero arrenyatzen gintxun muttikoekilan ta're, muttikoek ere bizikleten barran neskak jarririk eremaiten gintixien yantzan artzera.
- Ah bai, eh? Ah untsa hola eh!
- Horiek denak eta jostatzen gintxun.
- Ba.
- Ba.
- Hori duxu gauza sanoa.
- Sanoa ba.
- Ez orai bezala.
Egilea(k): Alex Artzelus
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!